Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias
Debabarrena-Urola Erdia

Hondakinen kudeaketa eraginkorra aztertuko dute otsailaren 2an Azkoitian

Katalunia eta Euskal Herriko adituak izango dira bertan

Jardunaldian kasu praktiko zehatzak emango dira ezagutzera eta izena hilaren 27ra arte eman daiteke

Jabi Leon - Domingo, 15 de Enero de 2012 - Actualizado a las 05:28h

Lapatxeko zabortegia, Azpeitian

(A. Garcia)

Galería Noticia

Azkoitia. Ingurugiro Etxea Fundazioak hondakinen kudeaketa eraginkorra sustatzeko jardunaldia antolatu du otsailaren 2rako.

Azpeitia eta Azkoitiko udalekin elkarlanean prestatutako jardunaldi hori Hondakinen kudeaketa: hondakinen prebentzioko politiken aplikazioa Administrazioan eta enpresetan izenburupean burutuko da, Azkoitiko Elkagunean, hain zuzen ere.

Otsaileko saioan, Administrazio publikoaren alorrean, "hondakinen kudeaketa eraginkorra bilatzeko oinarriak eta estrategia desberdinak" aztertuko dira.

Enpresen alorrean, berriz, "hondakinen kudeaketa egokiak ekar dezaken kostuen gutxitzea eta negozio aukera berriak" izango dira aztergai.

Gai horiek jorratzeko, Euskal Herriko eta Kataluniako hainbat aditu gerturatuko dira Urola Erdira eta, Azkoitiko Udaletik aurreratu dutenez, "kasu praktiko zehatzak ere emango dituzte ezagutzera".

Edonola ere, otsailaren 2rako antolatutako jardunaldira joateko interesa duten guztiek hilaren 27ra arte dute izena emateko aukera. Horretarako, Ingurugiro Etxea Fundazioaren 943 151 713 telefono zenbakira dei egin edo ingurugiroetxeafundazioa@azpeitia.net helbide elektronikora idatz dezakete.

Egitaraua Hondakinen kudeaketa eraginkorrari buruzko jardunaldia 9.00etan hasiko da aurkezpen batekin. Horren ondoren, hondakinen legealdia eta Retorna ekimena azaltzeko agerraldiak egongo dira eta hortik aurrera Administrazio publikoari zuzendutako eguneko hiru hitzaldiak.

Jarraian, enpresa pribatuentzako beste hiru hitzaldi egongo dira eta, azkenik, gerturatu diren pertsona guztientzako Hondakinen prebentziorako politikak izenburupean burutuko den mahai-ingurua.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902