Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
XABIER EUZKITZE - Domingo, 15 de Enero de 2012 - Actualizado a las 05:29h
votos
comentarios
ez dut nire egunerokotasunaren edo bidaien berri eman diezadakeen karpeta ordenaturik, baina badakit orain 14 urte etxetik milaka kilometrora nintzela, ez baitzait sekula ahantziko ETAk Jose Inazio Iruretagoiena hil zuela jakiteak eragin zidan zirrara, ondoeza, amorrazioa. Etxera deitu nuen, primeran genbiltzala esateko, eta berri lazgarri hori eman zidaten. Gure taldean zirenei jakinarazi nienean, denok geratu ginen mutu. Batzuek ez zuten deus esateko, besteok nahiago genuen ahoa itxita eduki, barnetik irtengo zitzaigukeen suak inor erre ez zezan. Ordu batzuen buruan, taldeko beste batek ere hitz egin zuen Euskal Herriko norbaitekin. Informatzaile zuhur hark esanari jarraiki, hauxe bota zigun gainerako taldekideoi: "Zarauzko tipo hori xelebre hutsa omen zuan." Horixe izan zen esaldia, hitzez hitz. Xelebre hutsa. Aski informazio eta motibo bazen hori nire bidaia kidearentzat gizaki bat hiltzeko. Ez nuen erdaraz larri samar moldatzen omen zen baserritar hura, PPko zinegotzi xelebrea ezagutzeko zoririk izan, baina inolako zalantzarik gabe esan dezaket hura eta haren senideak, politikoki antipodetan egon arren, aise hurbilago sentitzen ditudala nirekin milaka kilometro eta ehunka ekitaldi partekatu dituen bidaidea baino.
14 urte igaro dira, gauzak nabarmen aldatu. ETA ez da desegin, baina makina hiltzailea desaktibatu du. Hemendik aurrera egindako edozein atentatu ez da "egokia" izango orain 14 urtekoa justifikatu zutenen begietan. Edozein gisaz, egokitasun politikoaren ikuspegitik errefusatuko lukeen ene bidaide hari esan nahi diot, oraingo edozein erailketa aurreko guztiak bezain basa, ankerra, nardagarria eta askatasunaren aurkakoa litzatekeela. Eta bost axola zait idazten ari naizen hau berari egoki irudituko zaion ala ez.
Gracias por su comentario
Publicidad
17:29
17:29
16:37
14:05
13:31
13:21
Publicidad
Publicidad