Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
arantzazu zabaleta - Viernes, 13 de Enero de 2012 - Actualizado a las 05:27h
votos
comentarios
Vista:
Donostia. Ez du San Sebastian eguna bereziki ospatzen, batez ere, gaztaroan festa elkarte gastronomikoei lotuegia zegoelako edo. Eta ez dakiela oso ondo zer esan aitortu du, Hiritar Merezimenduaren Domina jasoko duela jakin zuenetik.
Zer suposatzen du zuretzat errekonozimendu honek?
Orain dela gutxi entzun nuen filme batean dominak ez direla irabazten, eman egiten dituztela. Eta uste dut esker onekoa dela jaso-tzea, nahiz eta badakidan ez dudala meritu gehiegirik ere. Ez dut uste pertsona txarra naizenik, ez diot inori kalterik egin. Eta poza ematen dit norbaitek proposatu eta gainerako talde politiko guztiek onartu izana, inork ez esatea hau inpresentable bat dela edo. Poztu egiten naiz edade batera iritsi naizelako horrelako kontsentsu bat sortzeko gai. Bai, pozik nago, egia esan. Genio txarreko pertsona baten irudia dudala uste dut, baina bizitza ondradu bat eraman dudala.
Errekonozimendua hiritarra da, ez profesionala.
Horregatik. Pertsona gaiztoa banintz ez lidatekela emango pentsatzen dut. Auzoan ez naute izango pertsona txartzat! Izaten dira pertsonak behar dituztenak ez dituztenak esan edo alderdi batekin gehiegi aritu direnak... Nik pentsa-tzen nuena esan izan dudala beti uste dut. 40 urtetik aurrera merezi duzun aurpegia daukazula ere esaten dute.
Idazleek sariak behar al dituzte?
Ez, ezta inondik ere.
Eta hiritarrek?
"Donostiako Danborrada beti izan da militarren parodia bat, eta hori galtzen ari dela uste dut"
Nik uste dut ez dagoela gaizki, benetan hiriaren aldeko ekintzetan lan egiten duen jendeari ematea errekonozimendua. Ez profesionalak direnak, baina badaude herritarrak orduz kanpo hiria garbiago uzten dutenak edo kultura zabaltzeko jarduten dutenak. Beti proposatzen den adibidea da Uliako bideak garbitzen dituen gizonarena. Zer meritoa! Horiek errekonozitzea ondo dago. Baina ez profesionalak badira. Ni idaztearen profesionala ez naiz, baina irakurle batzuk ditudan bitartean nire eginkizuna da. Sari literarioen kontra nago. Sariak kirolean daude ondo.
San Sebastian Egunaren festaren baitan entregatuko dituzte dominak hilaren 19an. Normalean ospatzen al duzu egun handia?
Ezta bat ere. Danborrada guztiak dakizkit eta Donostiako folklore guztia ezagutzen dut eta maite dut, eta asko gainera. Eta maite ditut aitzindari izan zirenak: XIX. mende bukaerako donostiar, euskaldun, urbano horiek... Serafin Baroja buru. Belaunaldi hura ikaragarri maite dut. Baina, hau ere zaila da esaten, nire gaztaroan ez ziren oso modernoak herri jaiak, batez ere euskaldun modernoen-tzat. Tradizioaren aurka egiten genuen, arrazoiarekin edo arrazoirik gabe. Eta Donostiako jaiak soziedadeei oso lotuta zeuden, erabat misogino ziren elkarteei. Gure belaundaldia ez zen giro horretakoa, emakumerik gabe ez ginen dibertitzen. Eta soziedadeetan ez bazeunden integratuta ez zegoen Donostiako jaietan parte hartzerik.
Orain ere horrela al dela uste duzu?
Ez, orain neu ere aterako nintzateke Danborradan. Baina zerbait galtzen ari da. Gero eta gehiago bota distiratsuekin ikusten ditut generalak... Donostiako Danborrada beti izan da parodia bat, militarrena. Alardearen antz handiegia hartzen ari da. Umeen Danborrada aspergarri hori horren eredu da: umeak serio... Parodia erabat galdu dute! Zein ondo legoke umeei erakustea militar trajeak gaizki erabiltzen edo karnabal erara janzten. XIX. mendeko Donostiako belaunaldi hori katxondoa, liberala, aurrerakoia eta urbanoa... Haien katxondeo hori galdu da. Laffitte alkatea jekez jantzita azaldu omen zen Parisen karnabaletan. Eta orain Sarriegi plazan, general bat azpian duela, Sarriegik berak general itxura du.
Beraz, domina jaso eta San Sebastian Egunean egunerokoak egingo dituzu.
Bai.
Ezagutzen al dituzu gainerako sarituak?
Bai. Andresa Portugal sardinera bai. Domina hari emanaz artisau txikiei ematen dietela diote; bada, oso ondo iruditzen zait. Eta Peter Brown... haurtzarora eramaten nau Brownek: Larramendi kalean bizi nintzen, musika kontserbatorio ondoan. Eta han ibiltzen zen, malla edo elastikoekin, garai hartan oso arraroa egiten zen arren. Aguedita Sarasua zuen emaztea. Oso ezagunak egiten zaizkit eta egia omen Donostian dantza zaletasun eta profesionalik izan bada haiei esker izan dela. Denak dira ni baino gehiago.
Gracias por su comentario
Publicidad
17:29
17:29
16:37
14:05
13:31
13:21
Publicidad
4.906 niños participarán en la Tamborrada Infantil de Donostia
Publicidad