Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias
cultura

Arnaut Abadiaren zutabeak irakurgai

XVIII. mendeko idazlearen testuak berreskuratu ditu Kepa altonaga biologoak

Iparraldeko nekazariei zuzendutako zutabeak argitaratu zituen eta zientzia-dibulgazioaren aitzindaria izan zen

Juan G. Andrés - Viernes, 23 de Diciembre de 2011 - Actualizado a las 05:27h

Eskuinaldean, Altonaga biologoa Asisko marrazkilarekin.

Eskuinaldean, Altonaga biologoa Asisko marrazkilarekin.

Galería Noticia

Donostia. Arnaut Abadia (Birthiriña, 1843-Beloke, 1916) ez da idazle ezaguna. Luis Villasanterentzat ere arrotza omen zen, ez baitzuen euskararen parnasoan kokatu. Bere garaian, baina, nolabaiteko sona lortu zuen bere lanak Ipar Euskal Herrian. Ez dauka inongo zerikusirik Anton Abbadiarekin. Larresoroko Seminarioko zuzendaria izan zen ia 40 urtez eta Eskualduna astekariko Laborarier saila zuzendu zuen 1892-1908 tartean. Guztira, naturari buruzko 751 zutabe idatzi zituen, nekazariei zuzenduak.

Kepa Altonaga (Loui, 1958) biologoak ahanzturaren hauts artetik erreskatatu du Abadia eta haren 45 zutabe bildu ditu Arnaut Abadiaren zoo ilogikoa (Pamiela) liburuan. Testuetako protagonistak laborarien munduko animaliak dira, "bixtiak" egileek azalean diotenez. Asisko Urmenetak (Iruñea, 1965) animalia horien marrazki sinpatikoak landu ditu eta erakargarriago egin du lana. Besteak beste, satorrak, euliak, sugeak, sagarroiak, saguzarrak eta enarak agertzen dira liburuan.

Altonagaren iritziz, Arnaut Abadiaren testuak xumeak baina bitxiak diren heinean, gure behialako letretako lekukotasun aparta dira, baita oso interesgarriak gaurko irakurlearentzat ere. Testuak "ulergarriagoak" izan daitezen, Altonagak "euskara makilatu" du apur bat eta hainbat "aldaketa ortografiko" egin ditu. Aditz laguntzaileak ere euskara batura ekarri ditu. Alabaina, jatorrizko zutabeak irakurgai jarri ditu Susak sarean.

Edizioaren arduradunak nabarmendu zuenez, Abadiaren lana azpimarratzekoa da eliz-gizona izan arren ez zuelako fede eta erlijioari buruz idatzi. "Gai teknikoak jorratu zituen", adierazi zuen. Izan ere, Euskal Herrian zientzia-dibulgazioaren benetan aintzindaria izan zen Abadia.

Jose Angel Irigaray editoreak eta Kepa Altonagak gogoratu zuten Eskualduna aldizkariak 7.000 erosle zituela. Horregatik, Abadiaren zutabeak "erreferentzia" bat ziren hainbat eta hainbat irakurlerentzat. Askotan, gainera, nolabaiteko hartu-emana zegoen irakurlearekin, haien eskutitzei erantzuna ematen zielako testuetan.

Asiskorentzat "plazer bat" izan da marrazkiak egitea, nahiz eta biologo batekin lan egitea zaila izan den. Hark karikaturak egin nahi zituen baina Altonagak hainbat zuzenketa egin zizkion irudiak errealagoak izateko.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902