Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
aITZIBER mUGA - Jueves, 24 de Noviembre de 2011 - Actualizado a las 05:28h
votos
comentarios
Vista:
uRNIETA. Emakume ingeniari eta asmatzaileak erakustaldiak panel desberdinetan XX. mendean genero honek egindako 18 asmakizun agertzen ditu. Haizetako garbigailua, ontzi-garbigailua, etxeko ekonomia, Binac eta Univa C-1 konputagailuak eta X izpiak horietako batzuk dira. Erakusketa Lekaio kultur etxean egongo da ikusgai abenduaren 2ra arte astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan 17.00etatik 20.00etara eta larunbatetan, 12.00etatik 14.00etara.
Nola suertatu zen erakusketa hau Urnietara ekartzeko aukera?
Kasualitatez izan zen. Nik Barakaldoko Meatz eskolan, Ingeniari-tza eskolan, lan egiten dut eta erakusketa bertan eta Donostiako Politeknikoan jartzeko egin genuen. Baina bide horretan, Urnietako teknikari batek ikusi zuen eta pentsatu zuen interesgarria izan zitekeela herrira ekartzea hemengo gazteek eta herritarrek ikus zezaten.
Urnietarrek bakarrik ikusiko dute?
Ez, erakusketa Portugaleten, Gallartan eta Informatikako eskolan egon da eta ziur aski Zarautzera eta Leioara ere joango da. Behin erakusketa sortuta zegoela, erraza izan da beste leku batzuetara eramatea eta gure asmoa honetan jarraitzea da jendeak interesa erakusten badu.
Zer ikus daiteke erakusketan?
Erakusketa honetan hemezortzi emakume ingeniari, asmatzaile edo arkitektoen lana dago batez ere. Gehienak XX. mendekoak, baina badago bat aurrekoa dena, Lavoissier andrea.
Zergatik aukeratu dituzue 18 hauek?
Hasteko teknika lana edo lan industrialean jardun duten emakumeak islatu nahi genituen. Oso zaila da teknikan lan egin duten emakumeak aurkitzea. Horretarako arrazoi asko daude, lehenengoa formakuntza emakumeentzat lortzea oso zaila izan zela. Emakumea ez zen unibertsitatean onartua izan berriki arte. Espainian, adibidez, iaz ospatu zen 100. urteurrena emakumea unibertsitatean sartu zela. Beste alde batetik, emakumeek entitate juridikorik ez zutela izan berriki arte esan daiteke eta horregatik mundu industrialean sortzen zituzten patenteak haien izenean jar-tzeko aukerarik ez zuten izan. Patente asko gizonen, aitaren edo anaien izenean ipini behar zituzten. Zaila da patenteen bidez erregistratzen den mundu industrialean emakumeen lana islatzea.
Zein da lan honen helburua?
Erakusketa honek islatu nahi duena da emakumeek zein zailtasun izan dituzten haien lanak errekonozituak izateko. Bi bloketan banatu ditzakegu: XX. mende hasierakoak eta bukaerakoak. Hasieran lana egin zutenen bizitza askoz zailagoa izan zen bidea egiteko zegoelako, horietako batzuk sufragistak ziren eta patenteak emakumeen izenean erregistratzearen alde lan egin zuten. Gero, erditik bukaera aldera lan egin zutenek pixka bat errazagoa izan zuten, jadanik entitate juridikoa zutelako.
Erakusketako asmakizun denak emakume horien izenean erregistratuta daude?
Hemen daudenak beraien izenean patentatuta daude. Guk ez dugu lan historiografiko oso sakona egin, hori esan beharra dago. Helburua zen gure ikasleek emakumeen eredu bat ere izan zezaten modelo bezala. Naturalki ikusteko emakumeek ere mundu honetan lan egin dezaketela. Baina erakusketa presta-tzen ari ginela zenbait historia bitxiekin topo egin genuen.
Nola dago gaur egungo egoera?
Lehen emakumea ingeniaritzako klase batean bicho raro bat zen. Gaur egun emakumeak ingeniari-tzan matrikulatzen diren %30 dira, baina duela 20 urte %6 ginen bakarrik. Beraz, modelo falta hori oso nabarmena zen.
Erakusketako hainbat asmakizun etxe tresnak dira.
Saiatu gara etxerako asmakari asko ez jartzen, lau bakarrik daude. Zergatik? Gehien bat islatu nahi dugu etxetik kanpo, mundu industrialean, egindako lana. Baina normala da emakume batek fardelak edo ontzi garbigailua asmatzea bere arloko gaiak zirelako; gizonek, aldiz, ez zituzten etxeko lanak egiten.
Zure ustetan, zer egin dezakegu emakumeen kontrako indarkeria gelditzeko?
Nik ez dut horretan lan egiten eta topiko batekin erantzutea ere zaila da. Baina egia da hezkuntzan asko daukagula egiteko. Ez dut esaten hezkuntza formalean bakarrik, bestela ematen du eskolak erresponsabilitate guztia daukala honetan. Normalitate osoz ikusi behar dugu emakumearen autonomia eta erakusketa honek badu zerikusia, berdintasun batean erakusten dituelako emakume eta gizonen modeloak. Arlo guztietan daude gauzak egiteko. Hau ez dugu biolentzaren kontra egin, baina uste dut horrelako lanek laguntzen dutela.
"Urnietako teknikari batek erakusketa ikusi zuen eta herrira ekartzea interesgarria izan zitekeela pentsatu zuen"
· Gipuzkoako txokorik maiteena: Munixkue. Hernanin dago, Onddiren magalean. Cromlech batzuk daude eta oso leku lasaia da.
· Mendi bat: Onddi.
· Hondartza bat: Zurriola, dauden olatuengatik.
· Festa edo ospakizun bat: San Joan sua. Txiki-txikitatik gustatu izan zait. Suak erakarpen indar handia du, eta San Joan suak duen esanahi hori, barruko sorginak botatzearekin lotuta, asko gustatzen zait.
· Paisaia bat: Igeldoko arrokak. Itsasoa ere asko gustatzen zait.
· Asmatzaile bat: Bi aipatuko nituzke, Ellen Henrietta Swallow, edateko urarekin egindako lanarengatik eta sufragista bat, Mary Anderson. Bi hauek izan zituzten zailtasunei aurre egiteko adore handia erakutsi zuten.
Gracias por su comentario
Publicidad
14:05
13:31
13:21
12:49
12:46
12:29
Publicidad
Merkel impone su rechazo a los eurobonos ante Sarkozy y Monti
La canciller alemana reclama la necesidad de trabajar hacia un mayor grado de unión fiscal.
Publicidad