Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Gaur estreinatuko da gorritiberearen pelikula estatuko zinemetan
Bi familiaren arteko apustuan oinarritutako zinta euskaraz, frantsesez eta gaztelaniaz errodatua dago
Oier Aranzabal - Viernes, 26 de Agosto de 2011 - Actualizado a las 05:42h
votos
comentarios
Alberto J. Gorritiberea zuzendaria, 'Arriya' filmeko aktoreen aurrean jesarrita (efe)
Vista:
Alberto j. gorritiberea Zuzendaria iban Garate Aktorea Sara Casasnovas Aktorea
Donostia. "Oroitzapenetan gordeta ditudan irudietan oinarritu naiz lana egiterako orduan", azaldu zuen atzo Arriya luzemetraieko zuzendari Alberto J. Gorritibereak. Pelikulak "denboran atzera" egiten du, "herria eta pertsonaiak zahartzen doaz" zinta aurrera doan heinean, eta hau, zuzendariaren aburuz, metafora bat bezala ulertu behar da: "Azken batean artea hortaz arduratzen da", zioen atzo zumaiarrak, Donostiako Principe zinemetan egindako aurkezpenean.
Duela hamar urte, Madrilen zela, idatzi zuen zinemagileak istorioaren argumentua, "opera primatzat" duena, Eutsi! aurreko lana enkargua izan baitzen. "Tradizioaren kritika izateaz gain, neure buruaren kritika ere bada -onartu zuen-, tradizioa zelofanetan bildua erromantizismo gehiegirekin aurkezten denean arriskutsua baita". Usadioen eta aldaketaren arteko gatazka, herri baten erretratua edo metafora da, Gorritibereak "zintzoki" Arriyan kontatu nahi izan duena.
Filma ezin da kokatu "ez leku ez denbora jakin batean", baina egoerak ezagunak dira eta, hain zuzen, zuzendaria bere sentimenduetan oinarritu da ikuslearengana "iristeko" saiakeran. Gaur bertan Estatuko zinemetan estreinatuko den zintak bi familien arteko liskarra erakusten du. Iparralde eta hegoalde arteko mugan dagoen balizko herri batean, amodio kontuek, interes pertsonalek eta arrangurak, korapilatutako bi baserriren arteko gatazka apustu bat dela medio. Zaldiak ala mandoak, nork mugitu gehiagotan mila kiloko harria.
Erronka honen bueltan azaleratzen dira jatorri ezberdinek eragindako mesprezua eta zeloak. Peru, euskaldun zahar familia bateko seme gazteenaren eta Mari, espainiar eta frantziar jatorriko gurasoak dituen neskato baten arteko harremana. "Ezinezko amodioaz" hitz egiten du Arriyak Gorritiberearen esanetan. Apustu zentzugabeaz eta urteetako gorrotoaz gain, Jone, lur-jabe dirudun baten alaba gurutzatuko dira Peru eta Mariren artean amodio istorio bateko osagai guztiak mahai gainean jarriz.
Iban Garate aktoreak antzezten du Peruren pertsonaia. "Zaila egin zait akzio gutxi duen papera egitea. Peru bi neskaren artean dago eta berak ez du ia erabakirik hartzen, besteen menpe bizi da pelikula osoan zehar", zioen aktore azkoitiarrak. "Osterantzean, erronka bat bezala hartu nuen pelikula egitea, oso gustura, ez baita oso ohikoa euskaraz egindako produkzio batean parte hartzea", azaldu zuen Garatek. "Kalekume" bezala zailena mandoarekin apustua errodatzea egin zitzaiola onartu zuen, ez baitago "ohituta" baserri girora: "Ez da lan erraza izan, baina gustura nago egindakoarekin".
babel txiki bat Gorritiberearen lanaren bereizgarrietako bat hizkuntza aniztasuna da, filma frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz errodatua baitago. Euskal Herria, edo hobe esanda "herria", hatxe maiuskulaz erakutsi nahi izan du, bere konplexutasun osoan. "Gure herria Babel txiki bat bezalakoa da eta normaltasunez bertan agertzen diren hizkuntza desberdinak azaldu nahi izan ditugu", adierazi zuen.
Pelikula euskaraz egina badago ere, Euskal Herriko gainerako hizkuntza ofizialek ere presentzia oso handia dute eta hauek, zumaiarraren iritzitan, "aberastasun handia" ematen diote zintari. Malagako Zinemaldian arrakasta izan zuen bost sari eroanaz, tartean, Asecan-Opera Pelikula Onenari Saria. "Euskara oso gutxitan entzun izan da Malagako jaialdian", zehaztu zuen zinemagileak.
Filmeko aktore batzuk ez zekiten euskaraz eta Garateren iradokizunetan oinarrituz osatu behar izan zituzten gidoiak eskatzen zituen zatiak. "Ibanek esandakoetan fidatu naiz eta beste askoren laguntza izan dut euskalkian egindako esaldiak nola ahoskatu ikasterako orduan", azaldu zuen Sara Casasnovas aktore galiziarrak. Casasnovasek galiziera berezia hitz egiten duela-eta, euskara normatibotik urrun zegoen hizkera bat hitz egitearen zailtasunak ulertzen zituen.
Gracias por su comentario
Publicidad
07:19
05:30
05:30
05:30
05:30
05:30
Publicidad
La cara más solidaria de Junkera con las familias de enfermos mentales
Este es el séptimo vídeo de la campaña de sensibilización ‘Libera tu mente. Rompe mitos sobre la enfermedad mental’
Steve Jobs deja la dirección de Apple de forma definitiva
Tras sufrir cáncer de páncreas, abandona el mando para presidir el consejo de dirección, según la firma.
PSOE y PP pactan fijar por ley un 0,4% de deficit
Con este consenso, el techo de déficit y deuda se saca fuera de la reforma de la Carta Magna
Publicidad