Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Oiartzungo udal hizkuntza politika bikaina dela esan dute

Kontseiluaren azterketan Gipuzkoako bigarren nota altuena atera du, 9,31 puntu

a.m. - Jueves, 26 de Mayo de 2011 - Actualizado a las 05:40h

Oiartzun. Kontseiluak egindako azterketaren arabera, Euskal Herri osoan aztertu diren 166 herrien artean, euskara politika onenetakoa du Oiartzunek. 10etik 9,31 puntu jaso ditu Oiartzungo Udalaren hizkuntza politikak. Politika egokienak dituzten lehenengo bost herrien artean dago (Aulesti, Anoeta, Bermeo, Oiartzun eta Usurbil dira bost herri horiek). Gipuzkoan, hizkuntza politika onena duen bigarren herria da.

"Oiartzungo Udalak, beraz, badu pozik egoteko motiboa. 166 herritako udalen hizkuntza politikak aztertu ditu Kontseiluak, eta lehenengo postuetan egoteak Udal honen hizkuntza politika bide egokitik doala nabarmen erakusten du. Azken lau urteotan, aurrerapauso nabarmenak eman dira hizkuntza politikan, euskarari lehentasuna emanez eta UEMAren oinarriak lan-ildo gisa berreskuratuz", defendatu dute.

EBPN Bestalde, Udala Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) bigarren diagnostikoa egiten ari da. Dagoeneko, aurkezpen orokorra egin ondoren, landuko diren ataletako lan taldeak biltzen hasi dira. Zazpi talde sortu dira herriko egoeraren ahalik eta diagnostikorik zorrotzena egin ahal izateko: hezkuntza, merkataritza eta ostalaritza, familia transmisioa, lan mundua, gazteak, komunikabideak, aisialdia eta elkarteak aztertuko dituzte.

Talde hauetan arlo bakoitzaren egoera aztertzen ari dira eta datozen urteetarako (2012-2017) ildo estrategikoak zehaztuko dituzte. EBPN berritzeko ekarpenak sare sozialen bidez ere egiteko aukera eskainiko du Oiartzungo Euskara Zerbitzuak, izen horrekin Facebook zein Tuenti sareetan dituen profilen bidez.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902