Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias
Urola Kosta

Datozen lau urteetarako euskara plan berria onartu du Zarautzek

Hauteskundeen ondoren lehen bilera egingo du euskararen aholku batzordeak

Euskara Zerbitzuak talde eta norbanakoei hizkuntzaren aldeko batzordean parte hartzeko deia egin die

ainara lozano - Martes, 12 de Abril de 2011 - Actualizado a las 05:38h

Zarauzko eskoletako haurrak, iazko Euskararen Egunean, Musika plazako ekitaldian

Zarauzko eskoletako haurrak, iazko Euskararen Egunean, Musika plazako ekitaldian (A.L)

Galería Noticia

Zarautz. Zarauzko Udalak EBPNren (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) plan estrategiko berria onartu zuen azken udalba-tzan, 2011-2014 epealdirako. Aurretik, otsailean zehar eta martxoaren hasieran, herriko eragileak sektoreka bildu ditu Udaleko Euskara Zerbitzuak, datozen urteetan EBPN gidatuko duten lan-ildoen berri emateko eta Euskararen Aholku Batzordea berriro ere martxan jartzeko proposamena luzatuz. Honela, maia-tzeko hauteskundeen ondoren egingo du lehen bilera batzordeak.

"Euskararen aldeko akordio zabala eta parte-hartzailea behar dugu. Zarauzko kasuan ere, Udalak euskalgintzaren beharra dauka eta euskalgintzak Udalaren beharra. Eta biek herriko eragileena. Aukera ona dugu orain, eta hori lortzeko jarrera daukagu", azaldu du Imanol Lasa Euskara zinegotziak. Horregatik, hauteskundeen ondoren deituko du Euskararen Aholku Batzordea Udaleko Euskara Zerbitzuak, eta orduan ekingo diote herriko talde eta erakundeetako ordezkariek eta norbanako eragileek 2011-2014ko plan estrategikoa eta 2011. urteko kudeaketa plana aztertu eta horiei ekarpenak egiteari. "EBPNa ez da plan itxia, etengabe egokitzeko sortua baizik. Eta horregatik dei egin nahi diegu herriko talde eta norbanakoei aholku batzordean parte hartzera", azpimarratu du Euskara Zerbitzuko Olatz Elustondok.

Lau urterako izango da dokumentua, eta epe horretan garatuko diren esparruak eta helburuak, berriz, asko izango dira: euskararen erabilera handitu etxeko esparruan eta transmisioa ziurtatu familia kideen arteko hizkuntza izan dadin; euskararen aldeko motibazioa eta euskararen ezagutza handitu herritarren artean; helduen prestakuntza eskaintzan euskararen erabilera handitu; irakaskuntzan euskarazko ikasketa ereduak sustatu eta eskolaz kanpoko prestakuntza jardueretan euskararen erabilera areagotu. Lan munduan, merkataritzan, ostalari-tzan, teknologia berrietan, aisialdian eta kultur eskaintzan ere hizkun-tzaren erabilera handitzea du xede. Honela, hizkera, toponimia, historia, ohiturak jaso eta hedatu nahi dituzte.

Udal bizitza euskalduntzeko lana ere egingo dute, langileentzat, zerbitzu hizkuntza ez ezik, euskara lan hizkuntza bihurtzeko.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902