Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Errenteriako hizkuntzalariaren obrak kaleratu dituzte Joseba Lakarrak eta Iñigo Ruiz Arzalluzek
Joseba Imaz - Jueves, 24 de Marzo de 2011 - Actualizado a las 05:41h
votos
comentarios
Ezkerretik eskuinera, Mitxelenaren ondorengoak -Demi Elizalde, Rafael Mitxelena eta Itziar Mitxelena-, Goirizelaia, Olano, Urgell, Lakarra eta Aranburu. (Ruben Plaza)
Vista:
KOLDO Mitxelenaren (Errenteria, 1915-1987) obra guztien edizioa aurkezteko ekitaldian, parte-hartzaile gehienak bat etorri ziren gauza batekin: Errenteriako hizkuntzalari handiaren lanak "gaurkotasun" izugarria du. Horren lekuko izango da, aurrerantzean ere, maisuak bere bizitzan sortutako testu guzti-guztiak argitara emango dituen bilduma. Orotara, 15 liburuki, 7.000 orrialde, Joseba Lakarrak eta Iñigo Ruiz Arzalluzek bildu eta prestatu dituztenak. Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2002an sinatutako elkarlan akordioari eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker ikusi du argia sorta horrek.
Aldundiko areto nagusian egin zuten argitalpenaren aurkezpena, atzo, Markel Olano diputatu nagusiak, Blanca Urgell Kultura sailburuak, Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak eta Lakarrak berak. Ekitaldia, Mitxelenaren obrari buruzko azalpenez gain, hark utzitako arrastoaren gorazarrea bihurtu zen.
"Letrak maite dituenak badaki idazki bat ez kaleratzea bezain kaltegarria dela modu zabarrean egitea", azaldu zuen Joseba Lakarrak, edizioaren arduradunak. Horregatik, Mitxelenaren idazkiak, orain arte argitaratuak zein argitaratu gabeak, modu egokian, bateratuan eta erraz irakurtzeko eran prestatu dituztela adierazi zuen EHUko katedradunak. Adituentzat ez bakarrik, baita "euskaltzale eta bere gauzekiko ardura duten euskaldunentzat" erakargarria izan daiteke bilduma.
Iñaki Goirizelaiak laburtu zituen liburu sortak jaso dituen balioak. "Bada hizkuntzalaritzaren arloko lanik, baina euskal kultura eta gizarteari buruzko dibulgazio saiakerak ere bai", esan zuen.
Bilduma, alez ale
Guztira 15 liburuki
Hala, lehen liburukiak hizkuntzalaritza historikoaren arloko idazki teoriko edo orokorrenak biltzen ditu, 1963ko Lenguas y protolenguas ezagunetik hasita. Ondotik datoz hizkun-tzalaritzaritza orokorreko liburuki bat (bigarrena) eta hizkuntza paleohispanikoekiko beste bat (hirugarrena). IV-IX. aleetan kokatu dituzte, bestalde, euskararen inguruko liburu eta artikulu anitz (fonetika, morfologia, dialektologia, lexikografia, etimologia...); X.ean, euskara batuaren inguruko testuak eta euskalaritzaren iraganari, orainari eta etorkizunari dagozkioenak; XI-XII. liburukietan, tradizioaren hastapenetik XIX. mendera bitarteko euskal testuen ikerketak; XIII.ean euskal literaturaren historiarekiko lanak, eta, azkenik, XIV.ak dakar Mitxelenaren obraren alderdi pertsonalena -eta polemikoena-. Hori guztia XV. ale batekin osatuko dute, hizkuntzalariaren bibliografia eta liburuki guztiak ba-tzen dituen aurkibideekin. Testu guztiak, gainera, CD batean ere bilduko dira.
Lakarrak adierazi zuenez, osatu eta bateratu egin dituzte tipografia eta bibliografiazko xehetasun guztiak. Bestalde, akats tipografikoak zuzendu egin dituzte lanen iturriak miatuz eta Mitxelenaren beraren zuzenketak erabiliz. Liburuki bakoi-tza ilustratzeko, Eduardo Chillidak egindako Mitxelenaren erretratu ezberdin bana erabili dute, gehienak orain arte argitaratu gabeak.
Blanca Urgell sailburuak "gertakari handi" bezala definitu zuen lan horien guztiak kaleratzea. "Mitxelenaren ikasle izandakoek" -bera barne- duten "zorra" gogora ekarri zuen eta, horrez gain, Errenteriako jakintsuaren lanak "mundu mailan" izandako oihartzuna aipatu zuen.
Marken Olano Koldo Mitxelenak euskara batuaren sorreran edukitako papera aipatu zuen, hark zuzendu baitzituen, Euskaltzainburu zela, hizkuntzaren batasuna lortzeko urratsak. Diputatu nagusiak maisu errenteriarraren gogoeta bat ahotan hartu zuen: "Gure herriak gainon-tzeko herrien artean bere tokia behar duen bezala, hizkuntzak ere berea aurkitu behar du hizkuntzen artean: handikeriazko menturarik gabe, iraupena eta hazkuntza segurtatzeko behar adinako tokia".
Gracias por su comentario
Publicidad
07:19
05:30
05:30
05:30
05:30
05:30
Publicidad
La UCI recurrirá la absolución de Contador
Continúa la pesadilla del ciclista madrileño tras su positivo por clembuterol.
La casa de Los Simpsons se vende por 84.000 euros
En 1997, la Cadena Fox organizó un concurso cuyo premio era una réplica exacta de la casa que Homer Simpson y su familia tienen en Springfield.
Publicidad