Publicidad
[Entrar | Registrarse]
Akademia omenduko dute ostiralean Kursaalen
Antolatutako ekitaldian "Zenbait gazte ausart" dokumentala aurkeztuko dute
n.g. - Miércoles, 23 de Marzo de 2011 - Actualizado a las 05:36h
votos
comentarios
Atzoko agerraldian parte hartu zutenek, Donostian. (Ruben Plaza)
Vista:
BILBO. Korrikak eta AEK-k Euskaltzaindia omenduko dute datorren ostiralean Kursaalen, akademiak egiten duen "lan eskergarriagatik". Ekitaldian, besteak beste, Mondragon Unibertsitateko ikasle diren Iker Ugalde, Ekaitz Herrera eta Alexander Silvak egin duten Zenbait gazte ausart izeneko dokumentala estreinatuko da.
Ekitaldiaren nondik norakoak atzo eman ziren ezagutzera Donostian egin zen prentsa agerraldian. Korrikaren 17. edizioaren antolatzaileek esan zutenez, "Euskaltzaindiak gure hizkuntza zaharra maitatu, ikasi eta zaindu egiten duelako" omendu nahi dute akademia. Euskaltzaindia omentzeko arrazoi ugari daudela adierazi zuten Korrikaren arduradun Edurne Brouard eta AEKren koordinatzaile nagusia Mertxe Mugikak. "Euskaltzaindia euskararen egitura linguistikoa eta gramatikala eraikitzen aritu da sortu zenetik, eta 1968an euskara batuaren arauak zehazten hasi zen -jakinarazi zuten Brouard eta Mugikak-. Zalantza gutxi dago gaur egun euskara batuak euskararen bizi-iraupenari eta erabilerari berari ekarri dien onurari buruz. Euskara batua jendartearen eta bizitzaren esparru moderno guztietan izan du eragina (hedabideetan, literaturan, zientzian, harreman pertsonaletan eta, nola ez, irakaskuntzan), eta horietan guztietan bermatu du bere erabilera. Era berean, euskara batua sortzeaz gain, Euskaltzaindiak euskalkien ondarea jasotzen ere" jakin duela nabarmendu zuten.
Bere aldetik, Euskaltzaindiko Jagon sailburua den Andrés Iñigok eskerrak eman zizkien Korrika-AEKri eta erakunde biek helburu bera dutela adierazi zuen: "Bakoi-tzak bere esparrutik, baina euskara bultzatzen, zabaltzen eta gizartera-tzen dabiltza bai AEK eta bai Euskaltzaindia".
Aurreko edizio batzuetan, euskaltzainak omenduak izan dira (Pierre Lafitte, Aita Barandiaran, Andolin Eguskiza...) baina oraingo honetan akademia berari eskainiko dio bere "omenaldirik xumeena" Korrikak. Ostiralean (19.00tan) Kursaalen burutuko den omenaldi ekitaldian Zenbait gazte ausart dokumentala ere aurkeztuko da.
Gracias por su comentario
Publicidad
07:19
05:30
05:30
05:30
05:30
05:30
Publicidad
Publicidad