Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias
Bertako gaia

Euskara Biziberritzeko Planaren baitan 250 ekintza aurkeztu dituzte Andoainen

"transmisioa bermatzea eta erabilera bultzatzea" dira helburu nagusiak

"AndoaINDARRA euskaraz" lemapean hamar arlotan banatu dituzte 2011 urterako aurreikusitako ekimenak

marta San Sebastián - Sábado, 26 de Febrero de 2011 - Actualizado a las 05:40h

Galería Noticia

Andoain. AndoaINDARRA euskaraz lemapean aurkeztu berri dute Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren 2011rako kudeaketa plana. Finean, euskararen erabilera areagotzeko aukerak gehitu nahi dituzte eta, horretarako, aurten 250 ekintza aurreikusi dituzte. Egitasmoaren aurkezpenean parte hartu dute Petri Romero Udaleko euskara zinegotziak eta Patxi Baztarrika euskara teknikariak. Haiekin batera Gurutz Irigoras eta Gabino Agudo Euskararen Normalkuntzarako Batzordeko kideak ere izan dira.

Kudeaketa Plan honetan jasotzen dira Andoaingo Udalak 2011 urtean zehar Andoainen euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin hamar arlotan burutuko dituen ekintzak. Ondorengoak dira esku-hartze arloak: euskararen transmisioa familian, helduen euskalduntzea, lanbide heziketan euskarazko irakaskuntza bultzatu, Udalaren beraren jardun propioa, lan mundua eta merkataritza, aisialdia, kirola, kulturgintza, komunikabideak eta teknologia berriak. "Zazpi urtetarako plan estrategiko integral hau oso tresna eraginkorra izango dela uste dugu eta Euskararen Aholku Batzordeak jarraipena egingo du, hemendik aurrera gure euskara indartsuagoa izan dadin", azaldu du Petri Romero Euskarako zinegotzi ahaldunak.

Mezua gizarteratzeko grafitiak, gazteentzako USBak, eta etxetara banatuko diren liburuxkak egin dituzte

Plan honen helburu nagusia ondokoa da: alde batetik, Andoaingo gizarte bizitzan euskara erabiltzeko aukerak sortzea, euskaraz bizi nahi duenak hala egiteko aukera izan dezan eta, bestetik, euskararen erabilera aktiboki sustatzea. Helburu horien aldeko mezua gizartera-tzeko, zenbait komunikazio ekin- tza egingo dira datozen egunetan: herrian zehar grafitiak, gazteen-tzako USBak, eta etxe guztietara banatuko den liburuxka, eta mahai gaineko txartelak.

Patxi Baztarrika Euskara teknikariak azaldu duenez, 2011ko Kudeaketa Planak "80 helburu baino gehiago ezarri ditu eta 250 ekin-tza". Hala ere, bi helburu nagusi nabarmendu ditu Baztarrikak: "Euskararen transmisioa berma-tzea eta erabilera bultzatzea".

hainbat ekintza Hala, hainbat ekintza aurreikusi dira 2011 urterako. Hala nola, haur jaio berrien gurasoei zuzendutako sentsibilizazio lana etxeko hizkuntza euskara izan dezaten, gurasoentzako kantu eta ipuin ikastaroak, Larunbatetan ere euskaraz ekimena, Mintzalaguna programa berria, euskara ikasten ari diren ikasleentzako diru laguntzak, lanbide heziketan euskarazko irakaskuntza bultzatzea, Andoaingo lau enpresatan eta merkataritzan euskararen erabilera bultzatzeko aholkularitza eta diru laguntzak, Goazen Jolastera udaleku irekia, Erreportari Gaztea saria, Bost press eta Bost txiki aldizkariak, sms-ak euskaraz egiteko ekimena edota gida baimena euskaraz prestatu eta eskuratzeko ekimena.

las claves

· Familia. Arlo garrantzitsua da, "familian egiten da euskararen transmisioa, eta gurasoek gero eta sentsibilitate handiagoa dute".

· Euskalduntzea prestakuntza. Euskara ez dakiten andoaindar helduak eta etorkinak euskara ikastera bultzatu.

· Irakaskuntza. DBHra arte ia haur guztiak D ereduan matrikulatuta daude (%98). Hamar urtetik gorako gaztetxoengan antzematen den gaztelaniarako joeran eragin.

· Lan mundua. Gaztelaniara

jotzeko inertzia eta ohitura irauli behar da lan esparruan.

· Aisia. Aisialdi eskaintzan euskararen presentzia bermatu, etorri berri eta gaztelaniazko elebakarrak euskarara hurbiltzeko lanabes izan dadin aisialdia bera.

· Kirola. Hizkuntza teknikoa erabiltzerakoan sortzen da gaztelaniarako joera. Hitzarmenak egin behar dira kirol taldeekin erabileran gabeziak identifikatzeko.

· Kulturgintza. Herritarrei euskarazko kultur eskaintza zabala erakutsi behar zaie; euskal toponimia, historia, kondairak, ohiturak ezagutarazteko ahalegin berezia eginez.

· Hedabideak. Euskarazko hedabideekin lankidetza sustatu, eta gaztelania nagusi dutenetan, eragin.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902