Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Estrategia erabakitzeko Prozesua martxotik maiatzera arte luzatuko da
Barruti bakoitzean lan-talde bat osatuko da eta gainera gazteen eta gurasoen beste bi multzo eratuko dira
Aitziber Muga - Miércoles, 23 de Febrero de 2011 - Actualizado a las 05:39h
votos
comentarios
Vista:
Pasaia. Pasaiako Udalak datozen hamar urteetarako udalerriko euskararen erabilera sustatzeko plan estrategikoa osatu nahi du. Herritarren parte-hartzean oinarrituta osatu nahi du plana, eta ez euskaltzaleekin soilik. Helburua, herriko "euskararen egoerari astindu on bat ematea eta aurrera nola egin guztien artean adostea" da.
Egitasmo honen arduradunek azaldu dutenez, "Pasaian era askotako errealitate linguistikoak daude; hori dela eta, oso garrantzitsua izango da haietatik abiatzea". Horretarako, lan-taldeak barrutietan bertan antolatuko dituzte, parte-hartzaileen eremu naturalean, Donibanen, Antxon, San Pedron eta Trintxerpen.
Azkenik, prozesua amaitzeko, ba-tzar orokorra egingo dute, prozesuan parte hartu duten eragile guztiak elkartzeko, batzar horri Pasaiako Euskararen Aholku Batzordea deituko diote.
Beraz, parte-hartzaile bakoitzak bi bileratan eta amaierako aurkezpen ekitaldian hartuko luke parte, martxoa eta maiatza bitartean, gutxi gorabehera.
Izan ere, barruti bakoitzean lan-talde bat egingo da; nahi duten herritarrez gain, antolatuta dauden eragile guztiak gonbidatuko dira parte hartzera. Lan-talde horiez gain, gazteen eta gurasoen lan-talde bana ere antolatuko da, baina Pasaia mailakoak izango dira horiek. Bi enpresa arituko dira lanean, Elhuyar Aholkularitzak izango du proiektuaren ardura eta Iametza interaktiboa komunikazioaren alorraz arduratuko da.
Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek pasaiakoeuskaraplana@ elhuyar.com helbide elektronikora mezu bat bidali behar du. Bestalde, www.pasaia.net webgunean nahi duenak bere iradokizunak edo ideiak bidal ditzake.
Honenbestez, datozen hamar urteetarako udalerriko euskararen erabilera sustatzeko plan estrategikoa osatuko dute. Xede orokor hau lortzeko ezinbestekoa izango da euskararen aldeko sentsibilizazio lana egitea, herritarren euskararen aldeko jarrerak hobetzea eta euskararen aldeko jarrera aktiboa izan dezaketen herritarrak biltzea.
Aurrera begira plan estrategikoaren jarraipena egingo duten lan-talde iraunkorrak sortuko dituzte.
Gracias por su comentario
Publicidad
05:30
05:30
05:30
05:30
05:30
05:30
Publicidad
Publicidad