Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Zumaiako moilaberriko zubia itxiko dute bihar eta etzi

Pintaketa eta konponketa lanak egingo dituzte eta ezingo da bidea zeharkatu

a.l. - Domingo, 6 de Febrero de 2011 - Actualizado a las 05:38h

zumaia. Zumaiako Udalak ostiralean jakinarazi zuenez, bihar eta etzi Moilaberriko zubia itxita egongo da. Pintaketa eta konponketa lanak egin behar dituzte eta obra horiek iraun bitartean ezingo dute herritarrek pasabidea zeharkatu.

Abenduaren 26an inauguratu zuten Moilaberriko zubi berria. Pasa den irailetik itxita egon zen irisgarritasun irizpideetara egokitzeko eta zabaldu zutenetik, zumaiar ugarik igarotzen du egunero ibaiaren alde batetik bestera pasatzeko. Txomin Agirre eta Mendaro Marinelako urbanizazio lanen baitan egin zen obra eta aste honetan azken ukituak egingo dira. Zabaldu bitarte, lau hilabetez faltan bota zuten bizilagunek Moilaberriko zubia eta gogoz hartu zuten abenduan honen irekiera. Orain, bihartik hasi eta bi egunez azken lanak egiteko itxita egongo den arren, obrek hobekuntzak ekarriko dituzte. Zubiaren berritasun nagusia bi aldeetan dituen arrapala handiak dira. Udalak 983.669 euroko laguntza jaso du espainiar Estatutik Txomin Agirre eta Mendaro Marinela urbanizatzeko.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902