Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
hizkuntza ez menperatzea
da siadecok egindako ikerketak atera dituen ondorietako bat
a.d. - Sábado, 29 de Enero de 2011 - Actualizado a las 05:35h
votos
comentarios
arrasate. Eustatek 2006an emandako datuak kontuan hartuta, Arrasateko herritarren %54,7 euskalduna da, %19,3 ia euskalduna eta %26,1 erdalduna. Datu horiekin alderatuta, 2006 eta 2010. urteen artean euskararen erabilera erreala neurtzeko herrian egindako kale neurketen emaitzen arabera, %32koa da euskarari dagokion batez besteko indizia.
Egoera "kezkagarri" honen aurrean, AED elkarteak zeintzuk diren euskararen erabilera baldin-tzatzen duten arrazoiak jakin nahi izan du, eta iaz Siadeco enpresari eman zion ikerketa egiteko ardura. Lanaren emaitzak aste honetan aurkeztu zituzten Kulturaten.
Siadecok 30 eta 45 urte bitarteko herritarrekin lan egin zuen, sakoneko elkarrizketa pertsonalak eta eztabaida libreko talde erdi gidatuak erabiliz. "Aztertutako adin tarteak guraso izateko garaian daudenez, giltzarriak dira, alde batetik, euren seme-alabei hizkun-tza ohiturak transmititzeko eta, bestetik, euskararen transmisio kulturala bermatzeko", azaldu zuten AEDko arduradunek.
Ikerketak hainbat arrazoi azaleratu ditu: haur txikiekin euskaraz baina gurasoen artean gaztelaniaz egiten diren kasuak; euskaraz txarto egiteko lotsa dutenak; euskarazko kultur eta aisialdi kontsumo eskain-tza txikiagoa izatea, edo euskaraz hainbat pertsontzat "ikasteko hizkuntza" edota "hizkuntza hotza" izatea. Oro har, besteen gainetik aipatzeko faktore bat honakoa da: "Arrasaten egun euskaldun askok ez dute menperatzen eta, ondorioz, beste aldagai batzuk ere tartean daudela, ez dute erabiltzen".
AED elkarteko kideek konponbideak ezarri behar direla esan zuten. Hortaz, "ezinbestekoak izango dira jarduera informatiboak, jarduera formatiboak eta sustapen jarduerak", adierazi zuten. Helburu honekin 2010an hasitako bidearekin jarraituko dute urte honetan zehar: euskalki eta hika tailerrak antolatu, gazteei hurbiltzeko ekintzak, Zahar Berri egitasmoa...
Gracias por su comentario
Publicidad
05:30
05:30
05:30
05:30
05:30
05:30
Publicidad
Publicidad