Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias
Ziritik

Euskal irria

XABIER EUZKITZE - Domingo, 2 de Enero de 2011 - Actualizado a las 05:36h

Mondragon Unibertsitateko kide ba-tzuek elkarrizketa bat egin zidaten lehengo astean. Militantziaz aritu ginen, besteak beste, gure herri txikiak, eremu murritzeko gure hizkuntzak oraindik ere beharrezko duen doako lan eskergaz. Horrez gain, edo horren gainetik, beste lan bat badugula esan nien, ordea: euskal mundua -irratia, telebista, prentsa idatzia, literatura, jolasa, kirola…- erakargarri bihurtzea.

Pirritx eta Porrotx etorri zitzaizkigun Anitzelera bisitan ostegun gauean. Ategorrietan emanaldi bikoitza izan zuten aurrez. Bakoitzaren ondoren ehunka haur musukatu eta besarkatu zituzten, denei hizpidea eman, irriño bana eskaini. Gurera iritsi zirenerako nekatuta behar zuten, Porrotxen eztarriak ezagun zuen. Halere, saioari ekin aurreko ordubetean, zuzenean egon ziren bitartean zein amaitu ondorengo minutuetan umore harrigarria eta jarrera ezin zabalagoa erakutsi zuten. Ategorrietan, Zarau-tzen, Usurbilen eta joaten diren leku guztietan aretoak bete egiten dituzte, BEC erraldoia lehertzear utzi zuten, 11.000 lagun. Haur horientzat ez dago eskaintza hoberik, alferrik eskainiko diezu Disney ahaltsuaren edozein produktu. Kantu zoragarriak, istorio landuak, gizarte eta elkartasun eredu aurrerakoi eta egokiak, giza-balio garrantzi-tsuak…hori guztia eta gehiago jasotzen dugu Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldi bakoitzean. Euskal Irria lurralde zabal eta erakargarria izatea lortu dute, eredu paregabea ezarri digute. Bejondeizuela!

Adin eta alor guztietan jarraibide egokiak, inguru erakargarria sortzea da gure erronka nagusia. Nerabe edo gazte bati nekez eragingo diogu "mintza zaitez euskaraz!" esanda. Alta, euskal mundu tentagarri bat eskaintzen badiogu, ezer esan beharrik gabe, berez etorriko da, eta bila abiatuko. Hori da komunikabideetan, kulturgintzan edo kirolean dihardugunon erronka nagusia. Badugu norengandik ikasi.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902