Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Inforeg euskaldunaren zain

Orain arte erregistroan haurrak euskaraz ezin dituztela inskribatu azaltzeko ohiko aplikazio informatikoak ez zuela hizkuntza ezagutzen esan diete guraso askori. Euskarazko bertsioa instalatu dute jada hamalau herritan.

 

A.L. - Jueves, 9 de Diciembre de 2010 - Actualizado a las 04:30h

Zarautzen haurrak euskaraz inskribatu ahal izateko aldarrikatzeko egindako agerpena.

Zarautzen haurrak euskaraz inskribatu ahal izateko aldarrikatzeko egindako agerpena. (AL)

Galería Noticia

BEHATOKIAK hamaika alternatiba aurkeztu ondoren, 2007an Aretxabaletan umea euskaraz erregistratzea lortu zuen herritar batek. Baina ez erregistro zibileko liburu ofizialean. Arazo horri nolabaiteko irtenbidea emateko, liburu berezi bat sortu zuten. Hala eta guztiz ere, 2008. urtean, erregistro zibiletaz ardura-tzen den Bergarako epaitegiak Aretxabaletako kasu horren inguruan kontsulta egin zion erregistroen eta notariotzaren zuzendari-tza nagusiari eta kontsulta horren erantzuna izan arte "bidea itxi zuten". Honela, erregistro liburu berezi horretan ez dagoela erregistratzerik azaldu du Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari Garbiñe Petriatik.

"Kontsulta horrek baduela eran-tzuna esan zaigu, baina nahiz eta eskatu dugun, ez digute helarazi. Bide motza izan zuen Aretxabaletakoak eta ate hori itxi egin zen", gaineratu du.

Gehienetan, norbait saiatu denean euskaraz erregistratzen dagokion tokian, "arazoa" aplikazio informatiko batean dagoela azaldu zaio. Inforeg programa hori hamalau epaitegitan badute euskaraz instalatuta 2008tik, baina baliabide informatiko hori euskaratuta ez izatea da gaur egun umea euskaraz ez erregistra-tzeko oztopo nagusia gainerakoetan.

"Estatuko Administrazioaren eskumena dira erregistro zibilak eta bake epaitegiak eta hamalau leku horietan martxan jartzeko hitzarmen bat sinatu zuten Eusko Jaurlaritzarekin. Bazirudien hurrengo pausoa izango zela, beste hitzarmen baten bitartez, gainontzeko toki guztietan aplikazio informatiko hori instalatzea. Bigarren hitzarmen hori pasa den urriaren bukaeran sinatu zuten eta, jakin dugunez, beste sei tokitan jarriko dute esperientzia pilotu gisa aplikazio informatiko hori martxan. Horren ondotik etorriko da gainontzeko toki guztietara hedapena", jakinarazi du Petriatik.

Behatokiko zuzendariak, hala ere, bost urtetik hona "oso aurrerapauso eskasak" eman direla salatu du: "Gaur egun guraso asko daude ezin dituztenak euren umeak dagokien tokian euskaraz erregistratu. Zoritxarrez, euskaldunon hizkuntz eskubideak urratuak dira eremu honetan ere. Bost urte pasa dira legea onartu zenetik eta uste dugu nahikoa denbora badela arazoari irtenbidea emateko".

Petriatik arazoari lehenbailehen irtenbidea emateko eskatu du: "Zertarako eskubideak, gero bidea egiterik ez badago?". Zarauzko Udalari bitarteko guztiak jartzeko eskatu diote herritarrek eta hizkuntz eskubideen urraketak salatzeko helbidea ere badute: zarautz@euskalherrianeuskaraz.org.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902