Publicidad
[Entrar | Registrarse]
200 epaitegietatik gehienek ez dute aukerarik ematen legez horrela egin daitekeen arren
"Gure herrian euskaraz egin nahi dugunoi jaiotzen garen une beretik urratzen digute eskubidea", kritikatu dute
Ainara Lozano - Jueves, 9 de Diciembre de 2010 - Actualizado a las 04:30h
votos
comentarios
Bi lagun erregistro zibil bateko lehiatilan. (Javier Bergasa)
Vista:
Zarautz. Iratxe, Aritz, Lorain, Fernando, Itziar, Mikel, Arbil, Hodei, Leire eta Oihane Zarauzko gurasoak dira eta beste askorekin batera, epaitegian haurrak euskaraz erregistratu ezina salatu dute behin baino gehiagotan. Zarauzko kasua ez da isolatua, ordea, antzeko egoerak gertatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko herri gehienetan. Izan ere, 200 epaitegitik gora daude eta soilik hamalauk eskaintzen dute aukera hori. Horregatik, Zarautzen, komunikabideen aurrean euren ezinegona azaltzea erabaki dute guraso hauek, herriko Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideekin eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaria den Garbiñe Petriatirekin batera.
"Gure herrian euskaraz bizi nahi dugunoi, jaiotzen garen une beretik urratzen zaigu euskaraz bizitzeko eskubidea. Eta kasu askotan gainera, Administrazioa bera da eskubide hori ukatzen duena", kritikatu dute Zarauzko Euskal Herrian Euskarazeko Saioa Arizmendi eta Idoia Agotek. "Legeak, hitzarmenak eta legezko ezarpenak euskaldun askori oinarrizko eskubideak uka-tzeko erabiltzen diren labirinto erraldoiak dira eta borondatea dago gauzak luzatzeko, trabatzeko eta, azken batean, debekatzeko eta ukatzeko", gaineratu dute.
Iratxe Aranburu korrikalari zarauztar ezagunak ere bere eskubidea urratuta ikusi zuen bere lehen haurra jaio zenean eta "oso luzea" izan zen esperientzia kontatu du. "Haurra jaiotzean apuntatzera joaten garenean liburu bat dago epaitegian eta idatzi guztia gazteleraz dago; padre, madre, hijo, hija, fecha... ipiniz. Erregistro hori guztia euskaraz egotea eskatzen dugu, besterik ez", adierazi du Aranburuk.
"Gurasoek gure seme-alabentzat onena nahi dugu. Eta gure kasuan, onena ematea, euskararen altxorra ematea da eta horretarako lanean hasi ginen", gaineratu du. Behatokiarekin harremanetan jarri eta 2005eko legearen babesa zutela jakitean, eskaera egin zuten, liburu hori euskaraz egon zedin edo euskarazko beste bat jartzeko. 2008ko abuzturako espero zuen alaba eta urtarrilean egin zuen eskaera. Baina ez zuten erantzunik jaso eta Azpeitiko erregistro zibilera deitu zuten. Epaileak eskaera jaso zuela eta pentsatuko zuela azaldu zien. "Zarautzen hori aldatzea nahi dugun guraso pila bat gaude, baina labirinto juridiko batekin egiten dugu topo eta eskaera asko bidean geratzen dira", kritikatu du korrikalariak.
Sexo: emakumezkoa Eusko Jaurlaritzako hizkuntza urraketaren sailean, Elebiden, Arartekoan eta Urola Kostako Euskara sailean ere aurkeztu zuten eskaera. Horietatik guztietatik lehenengo biek erantzun zuten, zegokionari pasako ziotela eskaera esanez. "Urola Kostako Euskara saila, ordea, Zarauzko Udalarekin jarri zen harremanetan eta mugimenduak egon ziren. Baina tartean telefono dei ugari egin genizkion Behatokiari", aitortu du Aranburuk. Abuztuaren 16an jaio zen bere alaba eta abuztuaren 13an jaso zuen Azpeitiko epaia: "Eskubidea gurea zela eta euskaraz erregistratzeko aukera genuela, baina Azpeitiko epaitegiari ez zegokiola eskumen hori erantzun ziguten. Alegia, egin genezakeela, gure eskubidea zela, baina baliabideak ez zeudela".
Honela, erdibideko erabakia hartu zuten: gaztelerazko erregistroan, euskaraz inskribatzea. "Sexo: emakumezkoa. Hora de nacimiento: 20 ordu eta 58. Día: 16. Mes: abuztua... izugarrizko poesia polita da baina gaztelerazko liburu batean dago euskaraz idatzita", kexu da Aranburu erregistro orria erakutsiz. "Horregatik, Zarautzen bildutako mahaiak aldarria izan nahi du, bagarela, izan garela, bagaudela eta egongo direla azaltzeko", azaldu du zarauztarrak. Bigarren seme-alabaren zain dago orain Aranburu eta "azken errematea jotzeko" momentua dela iritzi dio. "Gure haurrak herri euskaldun batean bizitzea nahi dugu eta horren aurreneko froga hasieratik euskaraz erregistratzea da", gaineratu du.
hamaika kexa Euskal Herrian euskaraz bizitzeko eskubidea legez aitortua dago aspalditik, baina hala eta guztiz ere, azken hiru urteetan Hizkuntza Eskubideen Behatokian hainbat kexa jaso dituzte gai honen kontura. 1957ko Erregistro Zibilen Legeko 23. artikulua 2005. urtean aldatu zen, gaztelania ez ziren hizkuntzei bidea irekitzeko, Estatuan dagoen hizkuntz aniztasuna kontuan izanik. "Hemengo kasuan, Autonomia Erkidegoko legedian jasotzen den ofizialtasun bikoitzaren printzipio horri erantzutea zen helburua. Bost urte igaro dira ordutik eta ez dago inongo oztopo legalik euskaraz erregistratzeko. Hala ere, eskubidea aitortu arren, bete ahal izateko baliabideak ematea falta da. Eta hori da gertatu ez dena bost urte luze hauetan", nabarmendu du Petriatik.
Arrazoi edo aitzakia ezberdinak eman zaizkie gurasoei orain arte: baliabide materialik ez dagoela, euskara latinetik eratorritako hizkuntza ez denez, arazoak ematen dituela aplikazio informatikoa martxan jartzeko orduan, denbora behar dela lege berrira egokitzeko... "Kontua da oso aurrerapauso eskasak eman direla. Egun, EAEn hamalau epaitegitan bakarrik erregistratu daiteke haurra euskaraz. Eta Erkidego guztian 200etik gora erregistro zibil daude", azpimarratu du Behatokiko zuzendariak.
Haurra jaio den tokian edo gurasoek bizitokia duten herrian erregistratu behar da eta horrek aukerak oraindik gehiago murrizten ditu.
Gracias por su comentario
Publicidad
05:30
05:30
05:30
05:30
05:30
05:30
Publicidad
Publicidad