Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Xabier Montoiak galtzaileak omendu ditu "Fucking artists" ipuin liburuan

elkar

argitaletxeak egile gasteiztarraren hamar narrazio plazaratu ditu

Futbolariak, politikariak, apaizak, soul musikariak eta presoak dira protagonistak, besteak beste

JUAN G. ANDRÉS - Sábado, 20 de Noviembre de 2010 - Actualizado a las 04:37h

Galería Noticia

DONOSTIA. Jakina da Xabier Montoiak ez duela parte hartzen bere liburuen promozioetan. Saririk eman diotenean ere, ez da jasotzera joan. Antza denez, idazle gasteiztarrak kulturaren inguruan sortzen den zaratatik aparte mantendu nahi du bere burua. Horregatik huts egin zuen atzoko aurkezpenean, eta Xabier Mendiguren editoreari eta Leire Zubeldia kritikariari tokatu zitzaien Fucking artists (Elkar) liburua aurkeztea.

Oraingo honetan ipuin liburua plazaratu du Montoiak. Hamar narrazioak zeharo ezberdinak dira eta gizarteko esparru desberdinetan kokatu ditu. Zubeldiak azpimarratu zuenez, "gaiak eta pertsonaiak anitzak dira". "Futbolariak, gobernu sozialistan kargu bat duen emakumea, apaizak, Estatu Batuetako soul musikaria, Uzbekistaneko kontzentrazio-esaparru bateko marrazkilari presoa…" Horiek dira, besteak beste, fucking artists direlakoak, hau da, artista izorratuak.

Galtzaileak Egilearen aurreko narrazio liburuek hari tematikoa bazuten ere, ipuin independenteek osatzen dute berria. Alabaina, ezaugarri komunak badituzte. "Pertsonaiak galtzaileak dira. Batzuk berez dira galtzaileak eta beste batzuk galtzaile bihurtzen dira beren ametsak bete ezin dituztelako. Beste batzuek zerbait galdu behar dute beste gauza bat irabazteko, eta ezer galtzeko ez dutenak ere badaude", azaldu zuen kritikariak. Horien guztien gainetik, baina, galtzaile jakin batzuk dira nagusi liburuan: "Norbaitek galtzaile izatera kondenatu dituen galtzaileak. Edo Montoiaren erara esanda, norbaitek popatik jo dituen galtzaileak dira benetako protagonistak. Eta inork noizbait horrela izorratu ez balitu, artistak izango lirateke. Artistak badira nolabait, baina euren baitarako, ez kanpora begira".

Leire Zubeldiak gogoratu zuenez, "historia irabazleek idatzi ohi dute eta galtzaileek ez dute tokirik liburuetan". "Literaturaren bidez, Montoiak gorazarre egin die fucking artists horiei, ohiko idazkeran, gordin eta garratz kontatuta eta ironiaz beteta", erantsi zuen. "Nolabait, heroiak ere badira".

Bere aldetik, Xabier Mendigurenek nabarmendu zuen galtzaileei omenaldia egin diela ipuinetako protagonista bihurtuz. "Pertsonaiak ez dira marjinalak, ez dira yonkiak, ez eta putak ere, eguneroko bizitzan aurki daitekeen jendea baizik. Ametsa ukitu dute hatz puntarekin, baina hortxe gelditu dira, ezintasunak edota gabeziaren batek jota. Alde horretatik, denok gara galtzaile, guztiok baitugu gabeziaren bat bihotzean", iritzi zion editoreak.

las claves

· Egilea. Xabier Montoia (Gasteiz, 1955) idazleak honako liburuok kaleratu ditu, besteak beste: Anfetamiña (1983), Non dago Stalin (1991), Gasteizko hondartzak (1997), Hezur gabeko hilak (1999), Blackout (2004), Euskal Hiria sutan (2006) eta Golgota (2008). Aspaldian ere M-ak talde bikainaren kantaria izan zen eta bakarkako diskoak ere plazaratu zituen. Iaz, esate baterako, Mikel Laboaren omenaldian hartu zuen parte Ama hil zaigu abestuz.

· "Fucking artists" (2010). Elkar argitaletxeak kaleratutako liburuak honako ipuinak ditu: Adonis ehiztaria, Loria omen zion halabeharrak gordea, Haur jolasak, Fucking artists, Etxeko lanak, Kaka lepotik beheiti, Cancerbero, Kapitainaren maitalea, Izorratua eta Itsaso bera nonahi. Guztira, 256 orrialde ditu eta salneurria 20 eurokoa da.

Montoiaren pertsonaiek ametsa ukitu dute hatz puntarekin, baina hortxe gelditu dira, ezintasunak jota

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902