Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
'Neskatilak' bilduma plazaratu du Erein argitaletxeak; emakumezko idazle eta ilustratzaileek sortutako zortzi ipuinekin estreinatu dute liburu sorta.
J. Imaz - Jueves, 4 de Noviembre de 2010 - Actualizado a las 04:35h
votos
comentarios
'Neskatilak' bildumako lehen zortzi liburuetako sortzaileak, atzo Donostian egindako aurkezpenean. (Ruben Plaza)
Vista:
IRAKURTZEAREN amorruz armairuan sartuta zegoen bitartean, traperoek eraman duten neska; azokako lapurrak antzeman dituzten neskatxak; Mikel izan ordez Mikaela izan nahi duen haurra; lagunekin baserrian asteburua pasatzera joandako Nekane... Lau istorio horiek osa-tzen dute, beste laurekin batera, Erein argitaletxeak atzo Donostian aurkeztu zuen Neskatilak bildumako lehen emaitza: zortzina emakume idazle eta ilustratzailek prestatutako sorta.
Liburuxka horietako protagonista neskak badira ere, bilduma zor-tzi eta hamar urte bitarteko neska-mutilentzat zuzendu dutela jakinarazi zuen Iñaki Aldekoa editoreak, hau da, "denentzat". Aspaldi sortutako ideia bada ere, "atzeratzen" joan den proiektua dela aitortu zuen. "Emakumeen partaidetza erabatekoa nahita bilatutako gauza bada ere, ideia modu naturalean eratu zen", azpimarratu zuen Aldekoak.
Neskatilak osatzeko garaian, beren bizitzako "esperientzia edo pasadizo bat" garatzeko eskatu zien Ereinek autoreei. Erronka horri eutsi zioten zortzina idazle eta ilustratzailek. Hurrenez hurren, Enkarni Genua eta Karmele Cruzek Mahatsak eta neskatilak ondu zireneko uda idatzi zuten; Yolanda Arrietak eta Eider Eibarrek, Nitaz ahaztu dira; Ana Urkizak eta Ai-tziber Alonsok, Bidegorriko festa; Alaitz Olaizola eta Idoia Beratarbidek, Mikel eta Mikaela; Aitziber Etxeberria eta Concetta Probanzak, Lapurrak dabiltza azokan; Aizpea Goenagak eta Ihintza Larrañagak, Ramoni Ramoni; Arrate Egaña eta Marimar Agirrek, Gabe gabe; eta Leire Bilbao eta Estibalitz Jalonek Armairu barruan ipuinak irakur-tzen zituen neska.
Gaiak asko dira eta askotarikoak, "esperientzia bezainbat istorio" daudelako, Aldekoaren iritziz. "Beldurra, bilaketa eta emozioa bezalako sentsazioak jasotzen dituzte", azaldu zuen editoreak. Hasierako sortan zortzi liburu argitaratu badituzte ere (bederatzi euro inguru baloiko du ale bakoitzak), aurrerantzean titulu gehiago kaleratzeko aukera irekita utzi zuen Erein argitaletxeko arduradunak.
Korapilo deigarria
Handitan Mikaela izan
Aizpea Goenaga antzezle eta idazleak Ramoni Ramoni lana aurkeztu du Neskatilak bilduman. Bere ustez, ahalegin "interesgarria" da ekimena, "emakumeak protagonista dituen literatura egitera behartzen" dituelako sortzaileak. Belaunaldien arteko transmisioa aipatu zuen, baita ere, garai batean amonek bilobei kontatzen zizkieten kontuak gogoratuz.
Mikel eta Mikaela liburuan Alaitz Olaizolak askatzen duen korapiloa ere deigarria da. Izan ere, Mikel da protagonista, mutil bat. "Bizikletan ibiltzea eta futbolean jokatzea gustatzen zaio. Baina baserrian zorion-tsu da, bertan ezkutatzen baitu kutxa bat. Izkutuan, amonaren arropak jazten ditu eta apain apain jar-tzen da. Aitak handitan zer izan nahi duen galdetzen dioenean, berak Mikaela izan nahi duela erantzuten dio", laburbildu zuen idazleak.
Gracias por su comentario
Publicidad
05:30
05:30
05:30
05:30
05:30
05:30
Publicidad
Cómo perder una medalla antes de ganarla
Uno de los representantes colombianos quiso celebrar por anticipado su victoria.
Primera avería grave en pleno vuelo de un Airbus A380
La compañía autraliana suspende los vuelos con estos aparatos, los más grandes del mundo para transporte de pasajeros
Publicidad