Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Porrontxo eta Porrontxinarekin abiatu dituzte Egiako festak

auzoko jaien hasiera ofiziala izan zen atzo, pregoia eta txupinazoarekin

n.g. - Viernes, 17 de Septiembre de 2010 - Actualizado a las 04:31h

Galería Noticia

Donostia. Porrontxo eta Porrontxina kalera atera ziren atzo, berriz ere, Egian. Auzoko festetako ikur diren bi erraldoiek ez zuten aurtengo jaien hasiera ofiziala galdu eta, pregoia eta txupinazoaren ostean, Karmengo Ama kalean zehar abiatu ziren Egiako koadrilekin batera.

Aurten, gainera, 30 urte betetzen dituzte auzoko festek eta erraldoiek ez dute hutsik egin ospakizunetan beti bezala parte hartzeko. Kaleetako koloretako banderolek eta etxeetan banatutako globoek ere giroa berotzen lagundu dute egunotan eta auzoko kaleei festa itxura paregabea ematen.

Atzo, azkenean, jaigiroak eztanda egin zuen eta 20.00etarako koadrila guztiak prest zeuden, bakoitza bere mozorroarekin. Txupinazoa entzun eta berehala abiatu ziren ohiko lagun taldeen igoeran, edaria eskuragai, baita ondokoari jaurtitzeko irina ere. Haien algaren artean, txarangaren doinuak ere entzungai ziren. Batukada, karaokea eta dan-tzaldia izan zituzten gauean, baita koadrilen arteko jolasak ere, gauerdia pasata.

sagardo eguna Gaur haurren eta gazteen eguna izango dute Egian eta bihar, larunbata, aurtengo nobedadeetako baten txanda izango da, Plaza Haundin lehen sagardo eguna antolatu baitute.

Udalarekin izandako liskarraren ondoren, azkenean, akordio batera heldu ziren jai batzordekoak eta, horrela, urtero bezala txosnak eta karpak dituzte jaietan disfrutatzeko auzotarrek eta bisitariek.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902