Publicidad
[Entrar | Registrarse]
Ardi gaztaren lehiaketa 11.00etan hasiko da
Gaur "Gustu Laborategia" egingo dute berrikuntza gisa, hau da, dastatze berezia izango da Aitxuri jatetxean
Sara Etxart - Viernes, 3 de Septiembre de 2010 - Actualizado a las 04:28h
votos
comentarios
(Jorge Aguirre)
Vista:
Donostia. Gazta mota ezberdinak, sagardo daztatzea, ardi okela eta beste hainbat jangarri eskuragai izango dira igande honetan Legazpin, Gipuzkoako Artzain Eguna dela eta. Sektore honek egiten duen ahalegina, aldi berean, sortzen dituen produktuak ezagutzeko eta dastatzeko aukera edukiko du hara hurbiltzen den guztiak. "Egun handia da artzainentzat eta merezi duen garrantzia eman nahi diogu", azaldu zuen atzo Jon Erramunek, Legazpiko Udaleko Nekazaritza zinegotziak.
Egun handia igandean den arren, bihar ere zer edo zer egongo da Legazpin. Eguna Gustu Laborategia dastatzearekin hasiko da Aitxuri jatetxean -Slow Food taldearekin elkarlanean sortutako berrikuntza da-. Jarduera honetan, Pedro Gabiria eta Juan Joxe Aranguren ar-tzainak egongo dira dastagarri izango diren gaztak nola egin dituzten azaltzeko. Gainera, Adunako Zabala Sagardotegiko sagardoa ere (Gipuzkoako Aldundiak aurten saritutakoa) eskainiko da.
igandean Goizean goizetik dena prest izango dute Urola Garaiko herrian. 10.00etan postuak irekiko dituzte eta ordu berean Gipuzkoako Ardi Gaztaren 26. lehiaketarako gaztak jasotzeko epea zabalduko da. Txapelketako parte-hartzaileek 11.00ak arte izango dute beren gaztak uzteko aukera, orduantxe hasiko baita lehiaketa.
Gero, gaztagintzaren historiaren inguruan pixka bat jakiteko aukera izango dute herritarrek, produktu honen lehena eta oraina nolakoa izan den azalduko baitute 11.15ean. Gazteenek ere izango dute dibertitzeko aukera haiei zuzendutako Gazta Lehiaketarekin, 11.30ean. Txapelketa amaitu bezain laster, legazpiarrek arkume eta aharien enkantea egingo dute.
Eguerdian herriko elkarte gastronomikoek antolatutako Ardi Okela Gertatze Gipuzkoako 20. lehiaketa egingo da. Bukatu eta berehala, artzaina eskoletako zenbait ikaslek ardiei ilea moztuko diete, bai eskuz eta baita makinaz ere.
Orduan iritsiko da jaialdiaren une unkigarriena, omenaldien unea. Gipuzkoako lau aiton-amon ar-tzain, Ameriketan aritutako artzain euskaldunei eta azken urte hauetan festaren antolakuntza lanetan ibili den Agustin Belokiri egingo zaie gorazarrea.
Indarberritzeko, jubilatuen egoi-tzan herri bazkaria egingo dute, 14.30ean. Joan nahi dutenek txartela erosi beharko dute goizean zehar. Jaialdiko azken ekitaldia Gipuzkoako 42. Artzain Txakurren Txapelketa izango da, 17.30ean, Uztartzako Zelaian.
Egun honek sektorea omendu eta nabarmentzeaz gain, "bertaratzen direnak mundu honetara hurbiltzea ere bilatzen du" azaldu zuen Erramunek. "Artzantzak 4.000 urte daramatza gure artean, gure kulturaren parte izaten", argitu zuen.
Gracias por su comentario
Publicidad
05:30
05:30
05:30
05:30
05:30
05:30
Publicidad
La "locura" de Shakira se transforma en canción
Tras el éxito mundial de “Waka Waka”, la cantante colombiana lanza su último sencillo. Escúchalo.
Publicidad