Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Urnietako Sanmiel jaietako argazki lehiaketako oinarriak argitaratu dira

Festetako lau ekintza agertu beharko dira eta gutxienez bost irudi entregatuko dira

a.m. - Domingo, 8 de Agosto de 2010 - Actualizado a las 04:29h

Urnieta. Nahiz eta Urnietako Sanmiel jaietarako hilabete baina gehiago falta den, jai batzordeak argazki lehiaketako oinarriak argitaratu ditu udalaren webgunean (www.urnieta.org).

Lehiaketa jai egunetan zehar egingo da, baina lehenago, irailaren 23an, karrete banaketa izango da. Hortik aurrera karreteak eta txartela digitalen kontrola Urnietako Torres argazki dendan jaso ahal izango dira irailaren 28ko eguerdiko 13.00ak arte.

Lehiaketara aurkeztu nahi diren argazkiak urriaren 7tik 15era bitartean ekarri behar dira Lekaio kultur etxera. Esku hartzeko derrigorrezkoa da Urnietan erroldatuta egotea.

Oinarrien arabera, gutxienez 5 argazki eta gehienez 15 aurkeztu beharko dira, eta lau jai ekintza agertu beharko dituzte gutxienez. Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiekin erakusketa egingo da Lekion urriaren 27tik 29era.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902