Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Nafarroa etorbidean dagoen autobus geltokian ipini dute proban
a.d. - Sábado, 31 de Julio de 2010 - Actualizado a las 04:30h
votos
comentarios
arrasate. Musika, Wi-Fi sistema, ukimen pantalla erabiltzaileek informazio erabilgarria izan dezaten, argi artifiziala, eguzki energia lortzeko plakak eta energia eolikoa lortzeko gailu bat dira, besteak beste, Nafarroa etorbidean (osasun gunetik gertu dagoen autobus geltokian) aste honetan jarri duten markesinaren abantail batzuk. Arrasate Kristaldegia izan da proiektu honen egilea eta Udalari eskaini dio proba bat egin dezan.
Azpiegitura moderno honek momentuz erosotasun batzuk martxan ditu, horien artean, audio sistema eta argi artifiziala. Aurreikuspenen arabera, datorren irailean beste teknologia batzuk jarriko dizkiote.
Udaleko Zerbitzu sailetik adierazi duten bezala, ekimen hau "oso interesgarria da". Beraz, ez dute baztertzen etorkizunean urbanoaren beste geltoki batzuetan markesina hau jartzea. Egituraren kostua 26.000 eurokoa da (gehi BEZa), baino momentuz proban dago.
Gracias por su comentario
Publicidad
16:58
16:19
13:22
13:07
13:01
12:45
Publicidad
Publicidad