Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias
Urola Kosta

Zarauzko merkataritzan euskararen erabilera bultzatuko dute

jabeek eta bezeroek hizkuntza erabili dezaten kartelak jarri dituzte herriko dendetan

ainara lozano - Martes, 27 de Julio de 2010 - Actualizado a las 04:29h.

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Galería Noticia

zarautz. Zarauzko Udaleko Euskara sailak herriko merkataritzan euskara bultzatu nahi du eta horretarako dendetako hizkuntza paisaia eta ohiturak aldatzeko ahaleginaren barruan, lehen urratsa den Eska ezazu euskaraz! kanpaina jarri du martxan, okindegi, arrandegi, harategi eta fruta-dendetan.

Herriko 60 denda baino gehiago bisitatu dituzte Euskara saileko kideek: 32 okindegi, 13 fruta-denda, 13 harategi eta 9 arrandegi. Honela, bezeroei jakinarazteko kartelak banatu dituzte. Karteletan, ogien, fruta eta barazkien, haragien edo arrainen izenak eta argazkiak datoz, kontsumitzaileak erosketak euskaraz egitera bultzatzeko.

Kartelekin batera, sektore bakoi-tzarentzat propio diseinatutako hiztegiak ere banatu dituzte eta halaber, sailak eskaintzen duen laguntzaren berri eman diete dendariei: errotuluak eta irudi korporatiboko elementuak euskalduntzeko diru laguntzak; itzulpenak eta hizkuntza aholkularitza (kontsultak); kartelak, norberak esandako testuarekin eta tamainan eta Dendaketan ikastaroa. Itzulpenak, kartelak eta Dendaketan ikastaroa doan eskaintzen dizkie Udalak merkatariei.

Dendaketan, oinarri-oinarrizko euskara ikastaroa da. Zerbitzua euskaraz emateko gai ez diren establezimenduetako langileei begira antolatu dute udazkenerako (urriaren 5etik abenduaren 16ra), astearte, asteazken eta ostegunetan, 14.30etik 16.30era. Eskolen gaineko informazioa nahi duenak, itzulpenak edota kartelak nahi dituenak, Euskara Zerbitzura jo dezake 943 005116 telefono zenbakira deituta edo euskaraz@zarautz.org helbidera idatziz.

votos comentarios

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902