Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Gaur goizera arte IX. Salbatore Biatloian parte hartzeko aukera izango da

eguerdian jokatuko den proban izena emateko aukera dago oraindik 11.00ak bitartean

a.l. - Sábado, 24 de Julio de 2010 - Actualizado a las 04:29h

Galería Noticia

getaria. Itsasoa izango da gaur ere protagonista nagusia, aurreko asteko Getaria eta Zarautz arteko itsas zeharkaldian bezala. Gaurkoan, baina, ez dira horrenbeste parte-hartzaile izango, eta interesatuek 11.00ak arte izango dute epea zabalik (udaletxean) igeri eta lasterka aritzeko probara apuntatzeko. Biatloia, berriz, 12.00etan hasiko da Malkorben.

Iaz 84 parte-hartzaile izan zituen biatloiak eta gaurkoan ere kirolari kopuru bera edo gehiago elkar-tzea espero dute antolatzaileek. Hala ere, azken momentura arte ez dute jakingo zenbat atleta arituko diren igeri eta korrika denbora onena egiteko lehian. Parte-har-tzaileek 550 metro egin beharko dituzte igeri Malkorbe hondartzatik irten eta dikera bitartean. Jarraian, 3.500 metro lasterka ibiliko dira herriko kaleetan zehar. Bizilagun eta bisitariek diketik hasi eta Gaztetape hondartzaraino korrika ikusiko dituzte kirolariak, ondoren handik herriko plazara igo eta, jarraian, portura jaitsi eta berriz ere frontoiko helmugara iritsiz.

bi zarauztar irabazle Iazko Getariako biatloian bi zarauztarrek lortu zuten txapela, biak Zarauzko Triatloi Taldeko kideak: Jon Unanue eta Nerea Mujika. Zarauztarrek maila ona erakutsi zuten eta lehenengo postua eskuratu zuten helmugara iristen lehenak izanik.

Baina antolakuntzak lehenengo getariarrak ere saritzen ditu eta aurreko edizioan Gorka Olaskoaga eta Uxoa Irigoien izan ziren helmugara iritsi ziren lehen bizilagunak. Bestalde, beteranoetan ere saria banatzen dute eta denbora onena Bernar Urrestik egin zuen iazko proban. Itsasoan eta Getariako kaleetan, bi lekuetan kirolarien abilezia ikusteko aukera paregabea izango da gaur ere.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902