Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Fundazioaren Webgunea eta datorren urterako ikerketak aurkeztu dituzte
Orrialde irekia eta irismen handikoa egin nahi izan dutela esan du Asier Sarasua Codesyntax-eko arduradunak
O. Aranzabal - Martes, 20 de Julio de 2010 - Actualizado a las 04:29h.
votos
comentarios
compartir (¿qué es esto?)
Ezkerretik eskuinera, Estibalitz Alkorta, Josune Zabala eta Asier Sarasua. (Iker Azurmendi)
Vista:
VILLABONA. Mintzola ahozkotasuna ikertzeko fundazioak atzo aurkeztu zuen Villabonako Subijana egoitzan bere web gunea. Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Villabonako Udalaren, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) ekimenez sortu zen erakundea 2008an eta bere eduki, proiektu zein ikerketak "jendearen eskura jartzeko" sarean presentzia edukitzea ezinbesteko-tzat jo zuen Josune Zabala zuzendariak.
Codesyntax enpresa arduratu da Interneteko aurpegia eraikitzeaz eta bertako arduradun Asier Sarasuak azaldu zuen "orrialde malgua" egitea "beharrezkoa" zela, egitasmo berri honek "hazteko bokazioa" duelako. "Eduki berriak erraz gehi-tzeko moduko atari bat egin dugu, argia, ulerterraza eta bilatzaile erabilgarri bat duena". Horretarako, software librean oinarritzen den, Plone delako plataforma erabili dute. Webgunearen edukia agertu zuen Sarasuak: "Hasierarako behintzat aurkezpen bideoari garrantzia handia eman diogu; izan ere, jendeak Mintzola zer den jakitea beharrezkoa dela iruditzen zaigu." Hainbat atal ditu web orriak: hala nola, Egitasmoak izenekoa, erakundeak bultzatutako ekimen eta ikerketak azaltzen dituena, Dokumentazio egitasmoa, Xenpelar institutuarekin batera hasitako proiektuaren inguruko informazioa eskaintzen duena, Aretoak, Subijana egoitzan dauden erabilera anitzeko gelak eta haiek nola baliatu azaltzen duena eta azkenik Albisteak izenekoa, fundazioaren komunikazioarentzat "ezin bestekoa" dena ekintzak hedatzeko.
Hazten doa Pasa den ikasturtean bezala, datorrenean ere "ahozkotasuna ikertzen jarraitzeko" borondate irmoa erakutsi zuen Josune Zabalak. Mintzola fundazioaren zuzendariak esan zuenez, bi ipar nagusi finkatu dituzte etorkizunari begira: "Batetik ahozko tradizioan biziraun duten generoak ikertzea (bertsolaritza, antzerkigintza...) eta bestetik, gaur egun gizartean ahozkotasunak dituen beharrak aztertu eta erantzunak bilatzen saiatzea". Horrez gain EHUrekin eta ahozkotasunarekin lanean dabiltzan beste eragileekin loturak izatea eta zubiak eraikitzea aurtengo erronka gisa ipini zituen Zabalak.
"Gure erakundeak, ahozkotasuna eta euskalgintza gustuko dituzten eta horretan buru-belarri dabiltzan ikasleei erraztasunak eskaini behar dizkie ikerketak eta proiektuak sustatuz". Jada hainbat proiektu dituzte habian eta beste hainbeste buruan. Zumaian eta Azpeitian hitanoa bultzatzeko ikas materialak sortzen aritu dira urte osoan zehar, eta datorren ikasturtean hasiko dira eskoletan aplikatzen, LHko 5. mailatik DBHko 2. mailaraino. Bestalde, 2010. urtearen amaieran lau urte iraungo duen Makro-ikerketa hasiko dute Tolosako ikastetxeetan, gazteen artean erabiltzen den euskarari buruz. "Ikasleek euskara zenbat erabiltzen duten, euskara horren maila eta eskola mailan ematen diren konpetentziak aztertuko ditugu guretzako oso garran-tzitsua den beste egitasmo luze honetan".
Estibalitz Alkorta, Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria pozik agertu zen proiektuekin esanaz Foru Aldundiak etorkizunean ere babestuko duela Fundazioaren lana. "Datorren urteko aurrekontuetan ere laguntzak finkatzen saiatuko gara, honek aurrera egin dezan".

Gracias por su comentario
¡Hecho!

Recibirás un e-mail para confirmar tu registro.
Enseguida te devolvemos a la página en la que estabas donde verás tu comentario publicado