Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias
Oarsoaldea-Buruntzaldea

Lezok herriko gazteentzat jarduera eta ekipamendu gehiago jarriko ditu

Adin talde honen beharrak eta eskariak ezagutzeko diagnosia egin du Udalak

Asteburuetan ekintzak antolatzea, biltzeko leku bat eta Kuadrillategi egitasmoa 16 urtera arte luzatzea nahi dute

Aitziber Muga - Jueves, 15 de Julio de 2010 - Actualizado a las 04:28h.

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Galería Noticia

Lezo. Herriko gazteen behar eta interesen diagnosia egiteko eta beraien parte-hartzea aktibatzeko, Lezoko Udalak Gazte Plana diseinatzeko eta garatzeko prozesua martxan jarri zuen iaz. Atzo, ikerketa honen emaitzak ezagutzera eman zituzten. Haritz Salaberria alkateak eta Iñigo Esnaola zinego-tziak gaztetxoen eskakizunak kontutan izango dituztela ziurtatu zuten eta datorren ikasturtera begira 12 eta 16 urte bitartekoentzat ekintza eta ekipamendu gehiago jarriko dituztela esan zuten.

Izan ere, Udalaren lehentasuna Kuadrillategi programa 16 urte bitartera arte luzatzea izango da. Gazteek egindako parte-hartze prozesuan hau izan da proposamen garrantzitsuenetarikoa. Beste ideia inportante batzuk Lezoko jaietan kontzertu hobeak izatea eta txosnak jartzeko laguntza izatea izan ziren. Biltzeko lokal bat edo gaztetxe bat ere bere erreibindikazio batzuk izan dira.

Esnaolak onartu zuenez, "herri honetan haur asko dago eta beraientzat gauza asko jarri ditugu. Baina konturatu gara haur horiek adin batera iritsita herrian ez direla gelditzen. Hemen gazteentzat gauza gutxi dago eta oso gertu ditugu Orereta eta Donostia".

Gauza bera pentsatzen dute prozesuan parte hartu duten 17 gazteek: "Herrian guretzat ez dago ezer", eta hutsune nabarmenena udan eta oporretan sentitzen dute, orduan baitituzte ordu libre gehien.

Zinea dela eta, txikitan Lezon bertan ikusten zutela gogoratzen zuten batzuk, baina, beraientzat gaur egun ez omen dagoela ezer, kexu dira.

Alabaina, oso haserre daude gai batekin: Markesane parkeak izango duen birgaitzearekin. "Guk elkartzeko gustuko genuen leku bakarra Markesane zen eta orain hori ere kendu egin dute eta txikientzako parkea egin behar omen dute", esan dute. Udalak eskari hau kontutan izango duela esan zuen.

Gazteek bere egoera hobetzeko proposamen hauek egin dituzte: diskoteka, Lezoko giroa hobetzeko; ping-pongeko mahaiak kalean; tenis zelaia; gaztetxea, Txerrimuño irekiagoa izatea gazteak egon daitezen; eta frontoiko argiak gauean ordu gehiago piztuta mantentzea.

Ekimen hauei asteburuetan gazteentzako zinema, kontzertuak eta beste ekintza batzuk, (gazte talde bat prest egon daiteke antolakun-tzan parte hartzeko), gehituko li-tzaiekete.

Gainera, jaietako kontzertuak Ibaiondon izan beharrean frontoian egitea gazteen gustuko taldeekin eta txosnak jartzea eskatu dute.

Dokumentu honen aurkezpena Udalak irailean egitea aurreikusi du, ikasturte berriarekin batera.

votos comentarios

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902