Publicidad
[Entrar | Registrarse]
S.E. - Jueves, 15 de Julio de 2010 - Actualizado a las 04:28h
votos
comentarios
Usandizaga. (Iker Azurmendi)
Vista:
Donostia. Iñigo Usandizaga Izagirre Asteasuko Zabal Errekondo baserriko semea da. 23 urte ditu eta duela hiru hasi zen abeltzain moduan esne behiak zaintzen bere anaiarekin batera. Gaztenek programak saritu egin zuen atzo, urte hauetan negozioa arrakastarekin martxan jartzeagatik.
Zergatik erabaki zenuen nekazari izatea?
Txikitatik beti aritu naiz etxean lanean, aitari eta amari laguntzen. Gero, mekaniko izateko ikasi nuen eta kanpora joan nintzen lanera. Orduan, bi mundutan ibili nintzen baina, azkenean, bata edo bestea aukeratu behar izan nuen eta etxera bueltatu nintzen. Mundu hau gustatzen zitzaidan eta arriskatzera ausartu nintzen. Orain, gurasoak erretiratu eta anaia eta biok sozioak egin gara. Txikitatik ezagutzen dut mundu hau, baina duela hiru urte hasi nintzen serio. Bi urte pasa nituen kanpoan baina enpresa barruan itota bezala sentitzen nin-tzen, mendian libre egoten ohituta nago eta. Ahal den heinean honetatik bizi nahiko nuke.
Zein da egiten duzun lana?
Esne behietatik bizi gara eta hauek hezitzeko nezkazaritza beharrezkoa da. Lurra lantzen dugu behar den jana lortu eta behiei emateko.
Lan gogorra dela esango zenuke?
Bai, oso gogorra da. Asko gustatu behar zaizu honetan aritzeko. Asteburutan lana egin behar da eta ordu asko dira, eguna asko luza daiteke. Nire kasuan anaia sozio edukitzeak lana arintzen dit, konpartitu egiten dugulako.
Lanbide bakartia al da?
Ez. Lehen agian horrela zen baina, orain, sozializatu egiten gara.
Nola ikusten duzu nekazaritzaren etorkizuna?
Gazte batzuk animatzen dira, baina gutxi. Gehienak, ni bezala, txikitatik mundu hau ezagutzen dutenak dira. Baina zerotik ez da inor hasten. Etorkizuna beltz samarra dago, gutxi geldituko gara hemen.
Zer esango zenieke gogoa duten baina oraindik animatu ez diren gazteei?
Lan hau asko gustatzen bazaie animatzeko, merezi duelako.
Gracias por su comentario
Publicidad
16:58
16:19
13:22
13:07
13:01
12:45
Publicidad
Los astados de la divisa pacense completan un noble primer encierro de Sanfermines (2:24), sin registrar heridos por asta. Dos mozos, un zaragozano y un australiano, trasladados a hospitales con policontusiones.
La Plaza del Ayuntamiento estalla de alegría y miles de personas se disponen a disfrutar de más de 200 horas de fiesta y diversión sin límites
Publicidad