Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Mikroipuinen liburu bat kaleratu berri du 'Sarrik'

Ander Lipus aktoreak zuzenduta, kontakizunak antzezlan bihurtuko dituzte

Oier Aranzabal - Miércoles, 7 de Julio de 2010 - Actualizado a las 04:29h.

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati
Liburuaren azala

Liburuaren azala (N.G.)

Galería Noticia

Donostia. Joseba Sarrionandiak, Martuteneko gartzelatik ihes egin zuenetik 25 urte pasa diren honetan, beste liburu bat idatzi du erbestetik. Oraingoan, 133 mikroipuinez eta Lierni Altuberen 122 marrazkiz osatutako Idazlea zeu zara, irakuurtzen duzulako lana atera du argitara, Hik Hasi egitasmo pedagogikoaren barne. Hausnarketa sustatzeko eta pentsamenduaren autonomia eta ikuspegi kritikoa lantzeko dira ipuin zein marrazkiok eta lanketarako proposamen didaktiko gisa aurkeztu ditu argitaletxeak.

Iurretako idazlearen azken lanaren helburuetako bat gaztetxoen imaginazioa aktibatzea da; Irakurlea, pertsonaiaren azalean jarriaz gozatu araztea. Fantasiaren munduan bidaiatzea bilatu du autoreak, umorea eta absurdua nahastuaz.

Mikroipuinak ez dira batere zurrunak eta era oso desberdinetan interpretatu daitezke. Xabier Mendigurenek azaldu du liburua hiru zatitan banatua dagoela; lehen zatiak fantasia du ardatz, bigarrenak eskola erakusten du "gizartearen metafora edo alegoria" gisa eta hirugarrena gai soziologikoetan oinarritzen da. "Egilearen pentsamendu antidogmatikoa azpimarratu behar da, besteen azalean jartzea bultzatzen baitu lanak", dio Mendigurenek, "egia absoluturik ez dagoela erakutsi nahi du".

Mikronarrazioen generoa genero zaharrena dela, eta Euskal Herrian, Azkue zein Miranderekin batera, Joseba Sarrionandia izan dela disziplina hau gehien landu duena argitu du editoreak. Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako haurrentzat zein helduentzat egindako liburu bat da, denentzat gomendagarria".

Ipuinak antzezlan Ander Lipus, Miren Gaztañaga, Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondo aktoreek liburuko hainbat ipuin an-tzezlan bilakatuko dituzte, datorren urtean, eskola eta ikastertxeetan emanaldiak burutzeko. Irakasleekin adostuta, ikasleek antzezlana ikusi aurretik landuko dituzte ipuinaren edukiak eta antzezlana ikusi ostean ondorioak eta hausnarketak egingo dituzte ikasleekin interakzio bat sortuz.

votos comentarios

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902