Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Txindoki magala bizirik

Duela hilabete batzuk Zuhaitz parkea zabaldu zuten Larraitzen eta orain turismo eta bertako produktuen salmentarako gunea egokitu dute.

Testua

Marta San Sebastián

Martes, 29 de Junio de 2010 - Actualizado a las 07:38h

TXIndoki magalak badu munduari zer erakutsi. Abaltzisketa inguruan lan handia egiten ari dira azkenaldian ingurua ezagutzera emateko. Duela hilabete batzuk aisiarako Zuhaitz parkea zabaldu zuten eta orain, berriz, turismoa sustatzeko eta bertako produktuen salmentarako gunea aurkeztu berri dute. Uda garaian zabalik izango da, urria bitarte.

Denda berrian eskualdeko eta Gipuzkoako ekoizle askoren produktuak erosi ahal izango dituzte gerturatzen direnek. Hala nola, gaztak, Ibarrako piperrak, eztia, gozoak, sagardoa, babarrunak edota odolkiak eskainiko dituzte. Abaltzisketako Naera Handi baserrian egindako askotariko mermeladak ere eskuragarri izango dira, besteak beste. Era berean, bertara hurbiltzen diren bisitariek Txindoki inguruan egin eta ikusi dezaketen berri jaso dezakete informazio postuan.

"Abaltzisketako Udalak prestatutako lokala da eta kudeaketan enpresa ezberdinek parte hartuko dute: Lurlan (bertako produktuak), Bizibiziki (Mariren Zuhaiztia gestionatzen duen turismo aktiboko enpresa), Tolosaldea Garatzen (turismoari buruzko informazioa informazioa) eta Tolomendi (Tolosaldeko Landa Garapen Elkartea)", azaldu du Olatz Ilarregik, Tolosaldea Garatzen garapen agentziako turismo arduradunak. Hala, Tolosaldeak Goierrirekin duen lankidetza hitzarmena dela eta, batez ere Tolosaldeko eta Goierriko informazioa banatuko da.

Lur Lan Baserritar Elkarteak proiektuan parte hartu du. Euskal Herriko baserrietan ekoiztutako produktuak kontsumitzaileari zuzenean eta bitartekaririk gabe bana-tzeko helburuarekin sortu zen elkarte hau. Orain artean bezala, kalitatezko artisautzako aparteko produktuak eskaintzeko lehengai hoberenak hautatzen jarraitzen dute.

Dendaren ordutegia, astean zehar ,irailaren 17a bitarte, 10.00etatik 14.00etara eta 15.00etatik 19.00etara izango da asteartetik igandera bitarte. Irailaren 17tik urriaren 17ra bitarte, aldiz, asteburuetan bakarrik egongo da zabalik. Astelehenetan itxita egongo da.

zuhaitz parkea

Udan ere abentura

Bestalde, ermitaren ondoan koka-tzen den Zuhaitz Parkea bisitatu eta abenturan murgilduko dira uda osoan zehar hainbat bisitari. Honela, Txindoki inguruan turismo aktiboa sustatu nahi dute, bertako garapena bultzatuz eta horretarako ekintza ezberdinak eskainiz.

Mariren Zuhaiztia, astegunetan, ikastetxeetatik joandako neska-mutilentzat egongo da zabalik, baita antolatutako taldeetan joandakoentzat ere. Jaiegunetan eta aste bukaeretan 10.30etik 18.30era bitartean irekiko dute. Erreserba egiteko 628 947253 zenbakira deitu beharko da. Bestalde, mendi irteerak, eskalada egiteko ikastaroak eta bestelakoak ere martxan jartzeko asmoa dute.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902