Publicidad
[Entrar | Registrarse]
Bengoetxeak Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Giza Zientzien saria irabazi berri du. Epaimahaiak Zuzenbidean egindako lan akademiko oparoa eta Europan izandako ibilbide luzea nabarmendu ditu aipamena emateko garaian
harri fernández - Domingo, 13 de Junio de 2010 - Actualizado a las 08:37h
votos
comentarios
Joxerramon Bengoetxea. (Gorka Estrada)
Vista:
Donostia. Espero zenuen Eusko Ikaskuntzako saria lortzea?
Egia esan, ez. Sari honetarako, gainera, besteek proposatzen zaituzte. Kasu honetan, ohore handia izan da Eusko Ikaskuntzako langileak izan zirelako proposatu nindutenak. Halere, joan den urtean egin zuten proposamena eta nik pentsatzen nuen, jada, pasata zegoela. Baina, antza denez, gorde egin dute nire izena. Niretzako oso gauza polita izan zen beraiek izatea ni proposatu nindutenak.
Lanean jarraitzeko indarrak eman dizkizu?
Oso hunkituta nago. Honek indarra eta animo asko emango dizkit ikerketan eta europar apostoladuan jarraitzeko. Komunikabideei gehiago egin dezaten eskatu nahi nieke. Ez bakarrik erakundeetan egiten dituzten politikak, baita beste herrialdeetan dituzten kulturak eta problematikak ezagutarazteko ere. Oso gauza interesgarriak gertatzen ari dira Europan, eta ez bakarrik Bruselan.
Zure esperiantziatik nola ikusten duzu egungo Europa?
Esaten dute krisian gaudela. Baina krisia ere aukeratzeko elementu bat da. Krisia eredu baten ezin iritsia da, porrota ez esateagatik. Gutxienez erakusten du ereduak ez dituela konpontzen gaur egun Europak dituen erronkak. Horiei nola aurre egin, Europan zer hobetu behar den eta zertan huts egiten den ikusteko aukera ematen digu. Alde batetik, premiazkoak diren erantzun batzuk eskatuko ditu eta, bestetik, epe luzerako direnak ere bai. Zer aldatu behar da halako krisien aurrean erantzun koordinatuagoa eta eraginkorragoa lortzeko denon artean?
Europar Batasuna elitetatik ekonomia egonkor bat lortzeko gauzatu zen. Europa berreraiki beharrez gero eredu sozialean oinarritu behar da?
Europa sozialagoa beharrezkoa da, baina hori egiteko ez da sekulako aldaketa konstituzionalik egin behar. Egin behar dena, kideen artean adostasun batera iristea da. Proiektu hau jaio zenean eliteen proiektutzat jo zitekeen, baina pentsatu behar dugu garai hartan merkatu baturako pausoak ematen ari zirela, oraindik ez zen hedatu arlo guztietara, Europar Batasuna hedatu den bezala. Gaur egun, Europar Batasuna ia Estatuaren ordezkatzaile bilakatu zaigu. Hasi zenean ez zen horrela, estatuek mantendu egiten zuten neurri handi batean ekonomia, gizarte eta merkatuen kontrola. Horrez gain, jarri egin ziren elkarren arteko trukea errazteko eta trabak kentzeko arau komunak.
Eta gaur egun?
Gaur egun, hedatu egin da arlo askotara. Zentzu horretan, oraindik aurkitzeko dago zein formula eta zein bide hartu behar duen ereduak, eta horien artean Europa soziala dago. Horrek ere, bere arriskua dauka. Europa soziala garatzeak zer ekar dezakeen pentsatu behar dugu. Erabakiak Europan hartuko dira eta ez estatu barruan, edo estatu azpian, edo eskualde mailan? Europa soziala eskatzea eta errebindikatzea oso ondo dago, baina horrek erabakiak hartzeko gaitasuna galduko dugula esan nahi du? Europa soziala bai, baina kontuz, ez dugu gure eskualdeen ardura eta gaitasuna galdu behar.
Zure ustez nolakoa behar luke etorri beharreko Europa?
Bideak badaude. Lisboako Tratatuak jartzen ditu batzuk. Ikusi beharko da zerk ez duen funtzionatzen eta hori zuzendu. Baina hori oso prozesu deliberatiboa izan behar da, eta guztiok hartu behar dugu parte.
Prozesu horretan zer eskainiko dio Europak munduari?
Eredu soziala, dudarik gabe. Begiratu besterik ez dago munduan dauzkagun ereduak eta Europarekin konparatu. Hemen gauzak hobetu behar ditugu, baina beste herrialdeekin konparatuta, hemen solidaritatea eta elkarlaguntza hedatuak dauden baloreak dira. Hemen ez dira pertsonak bazterrean uzten beren patua beraiek konpon dezaten. Estatu Batuak begiratzen baditugu, aldiz, ikusiko dugu aberastasun handia sortzen dutela, baina jende asko bazterrean utzita. Begiratu zer problemak dauzkaten Osasun Sistema jar-tzeko. Gauza horiek Europak lortutako onurak dira, dudarik gabe.
Ekonomiari jarraiki, euroaren desagerpenari buruzko eta herrialde bakoitzak bere monetara itzuliko den zurrumurruak daude.
Nik hori ez dut desiragarri ikusten. Hori tranpa egitea izango litzateke. Zer konpontzen duzu ekonomikoki zure moneta izaten? Zure konpetitibitatea handituz doa? Batzuek baietz diote, merkatua debaluatuz gero egiten delako. Baina, orduan, dependentzia handia daukazunean, zerekin erosten duzu kanpotik ekari beharrekoa? Azkenean, horrek gero eta inflazio handiagoa ekartzen duen bola sortzen du. Beste gauza bat izango litzateke, diziplina bat jartzea eta fluxu monetarioen kontrol askoz sakonagoa izatea. Hortik ikusten dut bidea.
Zer iruditzen zaizu "europar hiritarra"ren kontzeptua?
Nik europar hiritartasunarena oso ondo ikusten dut, baina benetan ikusten dudan auzia benetan hiritar ez direnen arazoa da. Oso politika kezkagarriak ikusten ditut Europan. Horren adibide garbi dira atzerritarrei jartzen zaizkien egoitzarako mugak eta bisadoak lortzeko mugaketa guztiak. Horiek ez dira ez justuak, ez eraginkorrak. Ez datoz bat europar hiritartasunak izan beharko lituzkeen baloreekin.
Epaimahaiak Europa Euskal Herrira hurbiltzeko egin duzun lana baloratu du. Zein leku hartzen du etorkizuneko Europan?
Gero eta leku gehiago hartuko du, baina ez justiziaz beharko lukeena. Hor elementu batzuk daude: kontseiluan parte hartu ahal izatea, eskualdeen batzordea edo komitea eta abar. Badaude, beraz, zenbait elementu pisu handiagoa daukatenak, baina gurea bezalako eskualde batean, erabakiak hartzeko eta eragiten dizkioten foroetan parte hartzeko bokazioarekin, oso eskasak zaizkigu. Baina egia da denborarekin hobekun-tza egon dela hor.
Modu berean, zein leku izango luke euskarak Europa horretan eta ingelesa nagusi den munduan?
Euskara aurrera aterako dugu hemendik bertatik. Justiziaz dagokiguna eskatu behar dugu. Beste hizkuntzei lekua egiten bazaie, euskarari ere egin beharko zaio, baina ez dugu pentsatu behar euskara Europatik salbatuko digutenik. Euskaldunongandik ez badator konpromiso hori, euskara ez da aurrera aterako. Erromatar garaian latina zen lingua franca, orain ingelesa den moduan. Europako txoko honetan euskarari eutsi egin zitzaion, baldintzak berdinak ez izan arren. Gure dinamika, gure praktika sozial eta instituzionalean serio hartu izan da, eta baita komunikabidetan ere. Kexatzea erraza da, baina euskara euskaldunon esku dago. Euskaldunok arlo guztietan Etxeparek esaten zuen tornuia ez diogu ematen. Eta hori gure errua da.
Gracias por su comentario
Publicidad
16:19
13:22
13:07
13:01
12:45
12:16
Publicidad
'Splice', la cara más cruda de ingeniería genética
El filme se basa en la relación de una pareja de afamados científicos con su última creación, una criatura que llaman Dren.
Publicidad