Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
erantzukizuna cementos rezola porlan fabrikari egozten diote
2009ko datuen arabera, poluzioa beste auzoetakoa baino %36 handiagoa da
andere santisteban - Sábado, 12 de Junio de 2010 - Actualizado a las 10:57h
votos
comentarios
Vista:
donostia. Añorga Txikiko bizilagunen elkarteko ingurumen ba-tzordeak otsailean egin bezala, orain auzoko Gazte Lokaleko kideak izan dira Añorgako kutsaduragatik "kezkatuta" agertu direnak.
Adierazpenok 2009. urtean egindako neurketek agerian utzi dituzten zifren ondorio dira, auzoko kutsadura Donostiako gainon-tzeko lekuetakoa baino %36 handiago dela erakutsi baitzuten.
Egoera honen eragile nagusietakoa, Añorgako gazteen elkartearen aburuz, Cementos Rezola zementu fabrika da. Eusko Jaurlaritzak eman dion Ingurugiro Baimen Bateratuarekin, porlan fabrikak Europar Batasunak finkatutako mugatik gorako gas kutsakorrak igortzeko baimena du.
"Ezkutuko erraustegia" "Honetaz baliatuz, gure auzoko enpresa handiena ezkutuko erraustegi bihurtzeko bidean doa", salatu dute. "Hasieran pneumatikoak izan ziren, animalia irinak ondoren; jadanik, hasiak dira gainera araztegietako lokatzak erretzen, baita erregai arriskutsuak (kotxeko olioa, grasa, disolbatzaileak, pintura, bernizez osatutako nahasketak...), gaikako bilketako plastikoak eta beste hainbat hondakin ere", gaineratu dute.
"Atez ate"ko zabor bilketa sistema kutsadura gutxitzeko irtenbidea dela aipatzen dute
Aldi berean, añorgatarrek beren ezinegona adierazi dute Zubietan Udalak eraiki nahi duen erraustegiarekin egoerak txarrera egin dezakeelako. "Gure auzotik hiru edo lau kilometrora kokatuko da eta, beraz, bertatik igorritako gasek gure airearen kalitatean eragin zuzena izan dezakete", esan dute.
Kutsadura ekiditeko, Añorgako Gazte Lokaleko kideek atez ateko zabor bilketa sistema balioko alternatiba izan zitekeela aipatu dute. "2005ean Donostiako Udalaren aginduz egin zen jadanik Añorgan atez ateko bilketa martxan jartzeko ikerketa", gogorarazi dute.
Beren ustetan, sistema hori baliagarri izan liteke auzoan dagoen kutsadura gutxitzeko, besteak beste, "bilketa modu horri esker hondakinen %80 gaika bilduko baitzen lehen unetik, ekonomikoki garestiagoa izan gabe".
"Añorgatarrok gure hondakinez arduratuko ginateke eta, hori dela eta, erraustegiarentzat zaborrik ez litzateke izango. Horietako %20 edo gutxiago geldoa izango litzateke, materia organikorik gabea, eta arazorik ez luke sortuko, beraz", erantsi dute.
Hori dela eta, Udalari eskatzen diote 2005. urtean Añorgan atez ateko bilketa sistema ipintzeko helburuarekin egindako ikerketa martxan ipini dezala "lehenbailehen, inguruko hainbat herritan -Hernani, Usurbil eta Oiartzunen- lortzen ari diren emaitzak guk ere lor ditzakegula ziur baikaude", azaldu dute.
Horrez gain, "egoera hau sortzen duten eragileak guztiz ezabatzea edota erabat kontrolatzea eta foku berririk ez sortzea eskatzen diegu erakunde publikoei, hala nola Donostiako Udalari eta Eusko Jaurlaritzari, besteak beste", amaitu dute Añorga auzoko gazteek.
Gracias por su comentario
Publicidad
16:19
13:22
13:07
13:01
12:45
12:16
Publicidad
'Splice', la cara más cruda de ingeniería genética
El filme se basa en la relación de una pareja de afamados científicos con su última creación, una criatura que llaman Dren.
Publicidad