Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Erosketak ere, euskaraz

Altzako Bizarrain elkarteak, Altza euskaltegiak eta Auzoa merkatarien elkarteak bultzatuta, "Lehen hitzetik zerbitzua euskaraz" kanpaina jarriko dute abian aste honetan Larratxon, "langileak euskaldundu eta euskararen erabilerari bultzada bat emateko".

testua

Andere Santisteban

Martes, 8 de Junio de 2010 - Actualizado a las 07:41h.

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Galería Noticia

"merkataritza arloan euskararen erabilera indartzea eta, ildo horretan, dendarien konpromisoa lortzea da Lehen hitzetik zerbitzua euskaraz kanpainaren helburua. Komertzioak euskara behar duela erakutsi nahi dugu modu berean, eta baita langileen euskalduntzeari eta euskararen erabilerari bultzada bat eman ere", adierazi dute Altzako Bizarrain kultur elkartetik.

Haiekin batera, Auzoa merkatarien elkartea eta Altza euskaltegia murgildu dira euskararen erabilera bultzatzeko Donostiako auzoan, Larratxon zehazki, martxan jarri duten ekimen honetan. Kanpaina, ordea, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskal Herri osoko hainbat txokotan abian jarri duen proiektu zabalaren baitan kokatzen da.

Aste honetan zehar jarriko dute martxan Larratxoko dendetan. "Aurrera begira, Lehen hitzetik zerbitzua euskaraz ekimena zabaltzea gustatuko litzaiguke, haren eragina hedatu eta euskarak, pixkanaka-pixkanaka, merkataritzan gero eta presentzia handiagoa izan dezan", aipatu dute Bizarrain elkartetik.

Proiektua egituratzeko

Egoeraren diagnosia

Aste honetan bertan martxan jarriko duten ekimena egituratzeko, ordea, denbora luze aritu behar izan dute lanean bultzatzaileek eta, hori dela eta, lana ere hainbat fasetan bereiztu behar izan dute.

Datuen arabera, Larratxoko dendarien %46k euskara ulertzen du eta 42% hitz egiteko ere gai da

Pasa den ikasturtean ekin zioten antolatzaileek lehenengo faseari. Dendaz denda aritu ziren proiektuan esku hartzen hiru elkarte altzatarrak, jendaurrean euskara erabiltzen ote zuten ala ez galdezka.

"Establezimenduetan euskararen ezagutzaren inguruko galdeketa egin ondoren, ondorengo datuak lortu genituen: Larratxon, jendaurrean lan egiten duten dendarien %46k bezeroei euskaraz ulertzeko ezagutza nahikoa dute. %42, bestalde, hizkuntza berean erantzuteko gai da", azaldu dute Bizarrain elkartetik. Datuok, haien hitzetan, ez dira "txarrak", baina oraindik lana egiteko badagoela azpimarratu dute.

"gonbidapena"

Euskaraz hitz egiteko

Bide horretan aurrera egin nahian, hainbat ardatz izango ditu ekimenak. Datu bilketa egin ondoren, euskara erabili ohi duten denden "konpromisoa" lortzea izango da bide honetan eman beharreko hurrengo urratsa, aurrerago egingo dituzten proiektu eta ekimenetan haien parte-hartze "aktiboa" berma dezaten. Horrez gain, "mahai gainekoak" ere banatuko dituzte Larratxoko merkatal guneetan, dendariek jar ditzaten.

Bizarrain elkarteko kideen hi-tzetan, proiektu honekin batera, bai merkatari eta baita bezeroei ere "euskaraz hitz egiteko gonbidapenak luzatzeko asmoa" dute.

"Azken ekimen hau ez dugu oraindik abian jarri, baina gure asmoa ikastolan lantzea da", gaineratu dute. Ikasle eta gurasoei gonbidapen modukoak ematea da planteatu duten helburua. Haiek, aldi berean, erosketak egitera joaten direnean, dendan euskaraz egin eta erantzunik ez dutela sumatzen badute, gonbidapenak banatu beharko dituzte, "euskaraz hitz egitera anima daitezen bai dendari eta baita bezeroak ere", amaitu dute Bizarrain elkartekoek.

votos comentarios

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902