Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Maria Eizagirre Garate - Jueves, 3 de Junio de 2010 - Actualizado a las 07:40h
votos
comentarios
Udala egoskorturik dabil txosnak herriko mapatik desagerrarazi nahian. Dena den, negoziazio bilera batzuk izan dira azken egunetan Gurekin Jai batzordea eta Zarauzko Udaleko kideen artean. Horietako bilera batean, txosnak jarri ahal izateko baldintza nagusia "aldarrikapen politikoak kentzea" dela esan du Imanol Lasa zinegotziak. Oraingoz ez du prentsaurrekorik eman hori jakinarazteko, arraroa. Baina natorren harira. Zertara dator orain "politiko" adjektibo hori. Berriz ere onak eta txarrak bereizi nahian zabiltzate, garbiak eta zikinak, balekoak eta balio ez dutenak, baimenduak eta legez kanporatuak. Aldarrikapen batek izaera "politikoa" duen edo ez, Lasa jauna, noski, zeuk erabakiko duzu gainera ezta? Alkateordearen aulki akoltxatutik behatzarekin seinalatuz deliberatuko duzu: hori bai, hori ez. Hau Facebook dela uste al duzu, herritar guztion izenean zuk "atsegin dut" ala "ez dut atsegin" erabaki-tzeko?
Politikoak ez dira soilik "independentzia" edo "estatutu politiko berria" hitzak daramatzaten pankartak. AHTaren aurkako aldarrikapenek gaur egungo politika neoliberalari kritika zorrotza egiten diote; euskalgintzak erakunde publikoei egindako eskakizunek erabateko izaera politikoa dute (zuk Zarauzko Euskara zinegotzia zarenez gero, jakin beharko zenuke hori…) eta exijentzia horiei eratzun gisa ematen diezuen Pixka bat es mucho mezuak ere edulkorante politikoa du; mugimendu feministan gabiltzanok zentzu guztiz politikoa ematen diogu gure borrokari eta jendartean egindako lanari…
Adibideak ez zaizkigu falta, beti ere galdera berdinera iristeko: zer da politika eta zer ez? Non dago muga? Zuk erabakiko al duzu zein testu jarri txosnetan, garai bateko zentsuradoreek bezala? Eta gusta-tzen ez zaizuna, ez al duzu baimenduko? Herri honek zure gustura funtzionatu behar al du?
Pankarten artean entresaka egiten hasi aurreko lanik baduzu. Lehenbizikoa, eman zenuen hitza betetzea herritarren aurrean. Jakingo duzu beraz, galdera honen erantzuna: Txosnak noa?
Gracias por su comentario
Publicidad
16:19
13:22
13:07
13:01
12:45
12:16
Publicidad
'Splice', la cara más cruda de ingeniería genética
El filme se basa en la relación de una pareja de afamados científicos con su última creación, una criatura que llaman Dren.
Una disputa familiar pudo originar la matanza
Conmoción en Inglaterra tras el tiroteo enloquecido del taxista que mató a 12 personas e hirió a otras 11
Publicidad