Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Kristina eneari buruzko lana aurkeztuko dute bihar

Ekitaldia 11.30ean izango da parkearen sarrera nagusian

n.g. - Viernes, 28 de Mayo de 2010 - Actualizado a las 07:44h

donostia. Haritzalde Donostiako naturzaleen elkarteak Kristina Enea-Gladyseko landare eta animaliei buruzko lana aurkeztuko du bihar 11.30ean, Egiako parkearen sarrera nagusian. Liburua Joseba Gurutz de Vicentek idatzi du.

Obrak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Jasangarri eta Kultura sailen onespena jaso du, baita Kutxa eta Donostiako Euskera eta Kultura patronatuena ere.

Mandasko dukea, Gladys del Estal gazte militante eraila (haren omenez da ezaguna parkea Gladys Enea izenaz) eta azken urteotako historia dira liburuaren oinarriak. Landareei dagokioenez, 71 espezie jasotzen dira eta 115 animalien kasuan. Aurkezpenaz gain, txikienek ere hainbat ekitaldirekin gozatzeko aukera izango dute.

Bestalde, gaur bertan 19.00etan, parkean zehar bisita gidatua egingo dute Haritzaldeko kideek. Topalekua sarrera nagusia izango da eta Kristina Enea-Gladys ezagutu nahi duen orok izango du bertaratu eta ekimenean parte-hartzeko aukera.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902