Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Dantzari txiki eta helduen erakustaldiak eta erromeria ere izango dira asteburuan zehar
X.S. - Viernes, 28 de Mayo de 2010 - Actualizado a las 07:44h
votos
comentarios
Hondarribia. Carlos Irujok Ondarearen aurrean bi jarrera izenburupean emango duen hitzaldiarekin, gaur 20.00etan udaletxeko Areto Nagusian hasiko da Hondarribia Dantzan ekimenaren laugarren edizioa.
Euskal dantzak ardatz dituen jaialdi honetan, bihar, dantzari txikien txanda izango da. Honela, arratsaldean, kalez kale ibiliko dira Talaia, Adaxka eta Kemeneko dantzariak eta 18.30ean saioa egingo dute Santiago kaleko Madalen plazatxoko eszenatokian.
Igandean, aldiz, helduen txanda izango da Hondarribia Dantzanen laugarren edizio honetan. Goizean, Bera, Lizarra, Cortes eta Berrizeko taldeak kalez kale ibiliko dira beraien dantzak erakusten eta 12.30ean, ekitaldia egingo dute Madalen plazatxoan bertan.
Erromeria Igande arratsaldean, 18.30etik aurrera, erromeria egingo da Alamedan dantzari talde guztiekin eta baita bertara joatera animatzen diren guztian parte-har-tzearekin, aurtengo Hondarribia Dantzani agur esateko.
Gracias por su comentario
Publicidad
16:19
13:22
13:07
13:01
12:45
12:16
Publicidad
Robin Hood
Publicidad