Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
baserritarren azoka
plazan eta Dantzari Txiki Eguna izango da Igandean
Asteazkenean egingo duten Kukuaren jaitsierak eta txupinazoak iragarriko dute Korpus eguna
marta san sebastián - Jueves, 27 de Mayo de 2010 - Actualizado a las 07:37h
votos
comentarios
Vista:
Anoeta. Anoetarrak Korpus jaien esperoan daude. Kukuaren jaitsiera asteazkenean egingo badute ere, ekitaldiak bihar hasiko dira Anoetan Koadrilen Egunarekin eta igandean jarraituko dute Dantzari Txiki Egunarekin.
Koadrilen Eguneko txupinazoa 12.00etan jaurtiko dute eta, ondoren, kalejira izango da. Bazkaria frontoian izango da eta horren ostean, 16.30ean, jolasak izango dira eta 18.30ean poteoa talde sorpresarekin. Afaria ere izango da, 21.00etan, frontoian. Koadrilen Eguna Bide Batez taldeak itxiko du 23.30ean, erromeriarekin.
Alegia, Ibarra, Irura, Lezo, Villabona eta Anoetako taldeek parte hartuko dute Dantzari Txiki Egunean
Igandean, aldiz, Dantzari Txiki Eguna egingo dute, 10.00etatik aurrera. "Anoetako jaien baitan, Anoetako Dantza Taldeak lehen ikuskizun osoa egingo du ekainaren 4ean Abraham Olano kiroldegian. Ikuskizun honez gain, igande honetan Anoetako kaleetan eta herriko plazan Dantzari Txiki eguna egingo dugu. Bertan, Anoetako dantzari txikiez gain, inguruko herrietakoek ere erakutsiko dizkigute haien dantzak", azaldu du Itziar Lazkanok, Anoetako Dantza Taldeko zuzendaritza kideak.
Izan ere, 1.800 biztanleko herri batean 76 dantzariz osatutako taldea edukitzea ez da egunerokoa. "Urrats garrantzitsua da taldearentzat, urteetan herriko gaztetxoenekin landutako bide emankorrak helduen dantza taldea osa-tzea ekarri baitu sari gisa. Duela bi urte ikastaro gisa antolatua, talde izaera hartu eta ikuskizun bat egiteko moduan da dagoeneko helduen taldea, eta huraxe izango da ekainaren 4ko emanaldiko bizkarrezurra", gehitu du.
Egitarauari dagokionez, igandean 10.00etatik aurrera, goiz osoan zehar, baserritarren azoka egingo dute plazan, Anoetako AHT Gelditu! Elkarlanak antolatuta. Talogileak eta dultzaineroak ere izango dira. 10.30etik aurrera Alegia, Ibarra, Irura, Lezo, Villabona eta Anoetako dantza taldeen kalejira izango da eta 12.00etan emanaldia, plaza txikian. Arratsaldean, 18.30ean, Oskorri musika taldearen The Pub Ibiltaria emanaldia izango da plazan.
Asteazkenera arte itxaron beharko dute anoetarrek Kukuari ongi-etorria egiteko eta ostegunean Korpus Eguna eta Haurren Eguna ospatzeko. Herriko txalapartariek 18.55ean iragarriko dute etorrera eta 19.00etan txupinazoa, Kukuaren jaitsiera, eta haur eta gaztetxoen danborrada izango da. Ondoren, Loatzo musika eskolako trikitilarien kalejira izango da, 19.30ean sardina jatea egingo dute anoetarrek eta 23.00etan Irune eta Itsaso trikitilariek giroa alaituko dute, Korpus eguna iritsi bitartean.
Gracias por su comentario
Publicidad
21:50
21:10
20:56
20:55
El presidente del Gobierno hablará con el líder del PSOE a fin de intentar fijar una postura común para la cumbre de la UE - Rajoy exige a la UE que garantice urgentemente la estabilidad financiera.
20:47
19:40
Publicidad
Robin Hood
Los detectores de radar, en un "limbo" legal
Aunque no se puede multar por ello, dice que es "chungo" utilizarlos
Publicidad