Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Mendi irteeran izena emateko epea bihar amaituko da Villabonako taldearen egoitzan
m.s.s. - Miércoles, 26 de Mayo de 2010 - Actualizado a las 07:31h
votos
comentarios
Villabona. Villabonako Aizkardi mendi elkarteko kideek Zuberoako mendietan zeharkaldia egingo dute igandean, zehazki, Arangaitzetik Lakarrira.
Arangaitzetik abiatu (850 metro) eta Lexarra mendira igoko dira (1.034 metro), handik Auskira jarraitu eta Arhansuseko gainera (935 metro). Ugatze (1.137 metro), Beloskare (1.137 metro) eta Bosmendieta (1.120 metro) tontorrak igarota, azkenik Lakarrira jaitsiko dira (260 metro). Ibilaldiak izango duen gehieneko altuera 1.201,31 metrokoa izango da.
Modu honetan, 24 kilometroko ibilaldia egiteko sei ordu beharko direla estimatu dute antolatzaileek. Izena emateko epea bihar amaituko da. Horretarako, 649 717 182 telefono zenbakira deitu beharko da, 20.00etatik 22.00etara, Aizkardi mendi elkarteko egoitzara gerturatu, edo aizkardi@aizkardi.com helbide elektronikora idatzi.
Igandean, Olaederra kiroldegiaren paretik abiatuko dira mendizaleak, 6.00etan.
Gracias por su comentario
Publicidad
20:53
20:21
20:06
19:54
19:51
19:34
Publicidad
Robin Hood
Publicidad