Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias
aritz alustiza Bergarako emon musika taldeko kidea

"Jende askok esan digu diskoa entzunda juergarako gogoa sartzen zaiola; hori ez da seinale txarra"

Bergarako Emon musika taldeak bere lehen diskoa kaleratu du 'Piztu herria' (Babelmusik disketxea) izenburuarekin. "Jendeari lo har ez dezan eta garai hauetan bere aldarrikapenak aurrera eramateko, positibismo pixka bat transmititu nahi diogu", azaldu du Alustizak (trikia)

anabel dominguez - Miércoles, 26 de Mayo de 2010 - Actualizado a las 07:31h.

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Galería Noticia

bergara. Aritz, Ekaitz, Joanes, Oihane, Isusko, Mikel, Oier eta Anderrek osatzen dute ohiko instrumentuekin batera, trikia eta haizezkoak uztartzen dituen Emon taldea. "Festarako musika" da euren filosofia: "Izan ere, joaten garen tokietan juerga jartzea gustatzen zaigu", aipatu du Alustizak.

2007. urteko udaberrian jaio zen Emon. Ordutik hona zein ibilbide izan du taldeak?

Egia da orduko taldeak gaur egungoarekin ez daukala zerikusirik. Denbora hau ez da alferrik pasatu. Lagun talde bat hasi ginen proiektu honekin, ideia handirik gabe baina poliki-poliki ikasten joan gara. Hortaz, bilakaera handia egon da taldean musikalki zein kideen ikuspuntutik, hasi ginenetatik bik bakarrik jarraitzen baitugu. Batez ere Euskal Herrian aritzen gara: txosna giroan, tabernetan, gaztetxetan… asko jo dugu. Katalunian ere egon gara. Beti izan dugu jendea entzuten. Uste dut herriko jaietan gure estiloko musika eskatzen dutela.

Nola definituko zenuke egiten duzuen musikaren estiloa?

Gure filosofia festarako musika da, ska-reggae estiloan oinarritutakoa. Joaten garen tokietan juerga jartzea gustatzen zaigu. Taldean zortzi kide izanda edozein gauza irten liteke, nahasketa bat. Azkenean bakoitzak bere eraginak ditu.

"Piztu herria" izenburua jarri diozue kaleratu berri duzuen lehenengo diskoari. Zergatik?

Alde batetik, jende guztia lo ez geratu eta bere aldarrikapenak aurrera eramatea nahi dugu. Bestalde, ematen du dena gaizki doala eta alde horretatik positibismo pixka bat transmititu nahi dugu. Dena ez da ez beltza, ez zuria.

Zer aurkituko dugu lan honetan?

Zortzi taldekide garenez, nahasketa bat irten da. Jende askok esan digu diskoa entzunda juergarako gogoa sartzen zaiola. Hori ez da seinale txarra. Guztira hamar abestik osatzen dute diskoa eta batzuk lasaiak izan arren, gehienak alaiak dira. Mexikar eta Cumbia ukitu batzuk ere sartu ditugu. Nahiko zabala da.

Tolosako Bonberenea aretoan aurkezpena eginda, zeintzuk izango dira hurrengo kontzertuak?

Gure helburua uda guztian Euskal Herrian zehar aurkeztea da. Kanpora joatea aztertzen ari gara baina oraindik ez dago ezer garbirik. Gustatuko litzaiguke Katalunian aurkeztea, musikalki beti egon da lotura bat Euskal Herriarekin. Euskal musika entzuten duen publiko bat ere badago han.

Eta aurrera begira?

Beste disko bat grabatzeko gogoarekin geratu gara. Oso gustora gaude. Esperientzia ona izan da.

Musika da zure afizioa. Zein agertokitan jotzea gustatuko litzaizuke eta zein talderekin?

Japonen. Euskal Herriko taldeak ia urtero joaten dira herrialde horretara: Gose, Kokein, Fermin Muguruza adibide batzuk dira. Ikusmina daukagu baina hori altu jotzea da. Euskal Herrian toki asko daude jo-tzeko: aretoak, txosnak, gaztetxe ba-tzuk oso ondo antolatuta daude... Taldeei dagokienez, Jamaikako Toots and the Maytals taldearekin jotzea gustatuko litzaidake, gainera diskoan euren bertsio bat ere badago. Oso mitikoak dira ska-reggae munduan eta asko miresten ditut.

Nola baloratzen duzu gaur egungo musika taldeen egoera? Lekua badago guztientzat?

Nik ikusten dut egunkari baten asteburuko agenda irekitzen dugunean kontzertu pila bat daudela. Beraz, ez dut uste egoera gaizki dagoenik. Taldeen kontura bizi diren enpresak agian ibiliko dira gaizki. Taldeak ez, gainera Euskal Herrian nahiko musika ezberdina egiten da.

Trikitixa eta pandero irakaslea ere bazara. Nola datoz belaunaldi berriak?

Bergaran, esaterako, trikitixa gehien ikasten den instrumentua da. Nire ustez etorkizuna ondo dator, motibazioa ikusten dut. Ba-tzuetan entzuten dira kritikak, hil egingo dela, baina pentsatzen dut bere esparrua aurkituta duela. Gaur egun estilo desberdinak jorratzen dira taldeetan, orain 20 urte agian ezin zitekeen imaginatu horrela izango zela. Denetik egon beharko da.

las claves

"Esperientzia ona izan da. Oso gustura gaude eta beste disko bat grabatzeko gogoarekin geratu gara"

· Gipuzkoako txokorik maiteena: Bergara. Seguru aski politena ez da izango, baina nire bizitza hemen daukat. Iruditzen zait bizitzeko oso toki ona dela.

· Festa edo ospakizun bat: Bergarako Pentekoste jaiak, txiki-txikitatik bizi izan baititut. Beti oroitzapen onak ekartzen dizkit. Oso jai giro sanoa egoten da, jende uholde handirik gabe.

· Mendi bat: Ez naiz asko ibili-tzen denetakoa. Dena den, Urbia esango nuke. Txikitan bertara asko joaten nintzen gurasoekin.

· Paisaia idiliko bat: Kostaldeko edozein paisaia da idilikoa.

· Hondartza bat: Normalean igerilekuetara joaten naizen arren, Zarautzeko hondartza gustatzen zait. Luzea da eta paseatzeko ondo dago. Udan ere giroa egoten da eta hori eskertzen da.

votos comentarios

compartir (¿qué es esto?)

  • Mail
  • Facebook
  • Delicious
  • Twitter
  • Meneame
  • Digg
  • Technorati

Herramientas de Contenido

Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Haz tu comentario

Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos. 
Escribe tu comentario Número de caracteres (500/500)

Usuario registrado ¿Olvidaste tu contraseña?

Quiero registrarme

Este usuario ya existe. Prueba con otro.

Usuario disponible

Comprobando usuario...


Código de seguridad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902