Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Euskararen erabilera sustatu nahi du 200 pertsona bilduko dituen ekitaldiak
e.a.s. - Martes, 25 de Mayo de 2010 - Actualizado a las 07:42h
votos
comentarios
Donostia. Euskararen erabilera sustatu eta hizkuntza ikasten ari direnen artean jarrera aktiboa bultzatzeko helburuarekin, Mintzodromoa antolatu dute biharko Udal Patronatuak, Bagera Euskaltzaleen Elkarteak eta hiriko sei euskaltegik. Hitzordua 10.00etan izango da Antiguako Doka Kafe Antzokian.
Antolatzaileek atzo esan zutenez, euskara ikasten ari diren 200en bat lagunek hartuko dute parte ekitaldian. Lau laguneko taldetan banatuta, 15 minutuko mintza praktikak egingo dituzte parte-hartzaileek eta denbora tarte horretan hiru gairen inguruan hitz egingo dute euskara hutsean, euren iritziak konpartitu eta hizkuntza praktikatzeko asmoz.
Hizkuntza Normalkuntzarako zinegotzia den Ainhoa Beolaren esanetan, "ekimena baliagarria da oso euskara ikasten ari dena hizkuntza horretan hitz egitera animatzen delako; euskara jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi duenari horretarako modua ematen zaiolako eta nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskara gutxi egiten duenari motibazioa areagotzeko balio duelako".
Bagerako bozeramaileak, Aitziber Guruzeagak, gogoratu zuenez, elkarteak hamabost urte daramatza min-tza praktikak eskaintzen. Azken Mintzodromoa, esaterako, abenduaren 3an izan zen, Euskararen Nazioarteko Egunean hain zuzen ere, eta jende andanak hartu zuen parte.
Euskal hiztunen arteko harremana bultzatu duen programa garran-tzitsuenetariko bat Mintzalaguna izan da. Kasu honetan hiru laguneko taldeak osatzen dira; bi euskara ikasle eta mintzalaguntzailea eta astean behin euskaraz hitz egiteko elkar-tzen dira. Programa honek jarraipena izango du udan eta interesa daukatenek izena eman dezakete jada.
Gracias por su comentario
Publicidad
05:27
05:27
05:27
05:27
05:27
05:27
Publicidad
Robin Hood
Dos muertos y varios heridos al incendiarse una vivienda en Sestao
El incendio se produjo a las 00.20 horas en el número 65 de la calle de Chavarri, vivienda que inmediatamente fue desalojada por efectivos de la Ertzaintza y de los bomberos.
Publicidad