Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Zaldi lasterketa izango da lehenbizikoz Izaskun auzoko festen baitan

Larunbatean hasiko

dira jaiak ibarran eta astelehenean, Pazko bigarrenarekin, amaitu

m.s.s. - Jueves, 20 de Mayo de 2010 - Actualizado a las 07:40h

Ibarra. Asteburuan Izaskun auzoko jaiak izango dira eta aurten, lehenbizikoz, zaldi lasterketa egingo dute larunbatean.

Hain zuzen ere, jaien hasiera larunbatean izango da, 18.30ean, zaldi lasterketarekin. Lehen sailkatuak 300 euro eta garaikurra jasoko du, bigarrenak 240 euro eta Joseba Barriola harategiaren eskutik bi oilasko eta hirugarrenak, aldiz, 180 euro eta baba zakua, harategi berak eskainia. Bertso afaria 21.00etan izango da jatetxean, Mañukorta eta Zeberio bertsolariekin.

Igandean, aldiz, idi proba iragarri dute 12.00etan, Olasagasti eta Garmendiarekin. Ondoren herri bazkaria egingo dute Egaña eta Zubeldia bertsolariekin eta 18.00etan Gorriti eta bere animaliak emanaldia izango da. Horren ostean, pintxo eta sagardo dastaketa izango da eta 19.00ean, herriko trikitilarien eskutik erromeria. Astelehenean ere, Pazko bigarrenarekin, izango dira ekitaldiak Izaskunen: meza, bertsolariak eta Alurr Dantza Taldearen emanaldia, besteak beste.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902