Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias
Debabarrena-Urola Erdia

Elgoibarko Taupada taldeak Debako XXIV. Antzerki Astea irekiko du datorren ostiralean

Emanaldi gehienak joan den asteburuan inauguratutako frontoian izango dira

Aurtengo egitaraua hilaren 30era arte luzatuko da eta herritarrek zortzi emanaldi ikusi ahal izango dituzte

Jabi Leon - Martes, 18 de Mayo de 2010 - Actualizado a las 08:01h

Elgoibarko Taupada taldeko lagunak

Elgoibarko Taupada taldeko lagunak (Jabi Leon)

Galería Noticia

Deba. Goaz Antzerki taldeak Debako Udaleko Kultura sailarekin elkarlanean antolatzen duen XXIV. Antzerki Astea datorren ostiralean jarriko dute abian. Aurtengo edizioa hilaren 30era arte luzatuko da eta herritarrek euskaraz ekoiztutako zortzi antzezlanekin disfrutatzeko aukera izango dute. Gehienak, joan den asteburuan inauguratu zuten Aldats izeneko frontoi berrian egingo dituzte eta sarreren prezioa hiru eta sei euro artekoa izango da.

Edonola ere, Debako Antzerki Asteko lehen emanaldia Elgoibarko Taupada taldeak eskaniko du ostiralean Lojendioko frontoian. Hurbiltzen direnek esketx laburren bidez bizitzaren bidaia erakusten duen Isladak lana ikusi ahal izango dute (22.30etik aurrera).

Larunbatean, berriz, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreen Ez dok hiru taldeak Euskarazetamol ikuskizuna aurkeztuko du (22.30).

Igandean, Gari, Montxo eta Joselontxo aktoreek osatzen duten Tutis Clowns konpainiaren txanda izango da. Talde honek Martingala haurrentzako antzezlana aurkeztuko du pilotalekuan.

Pare bat eguneko atsedenaldiaren ondoren, Debako XXIV. Antzerki Asteak hilaren 26an izango du jarraipena. Egun horretan, Aizarnako Eskola Antzerkiko kideek Arantzazukoak gaztarik onenak lana aurkeztuko dute Goaz aretoan izango diren bi saioetan (22.30 eta 23.30ean).

Bestalde, euskara eta aisialdia uztartzen dituen Kuadrillategi egitasmoan parte hartzen duten Debako gaztetxoek Amamak Torremolinosen eta 20 minutu antzezlanak taularatuko dituzte hilaren 28an (22.30ean frontoi berrian).

Amaiera polita Debako Antzerki Asteari amaiera ona emateko, Txalo konpainiaren Ate-joka antzezlana ikusteko parada izango da hilaren 29an pilotalekuan (22.30ean).

Hurrengo egunean, aurtengo programa itxiko duen Oteizari omenaldia "bakarrizketa" izango da ikusgai (13.00etan eta Kultur elkartean). Oteizaren bizitzako pasarte batzuetan oinarritzen den ikuskizun horretako protagonista Jon aktorea izango da. Ikuskizun honetan ez da sarrerarik kobratuko eta ikusle bakoitzak borondatea emango du.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902