Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Lasarte-Oriak uztailean kirol Udalekuak antolatu ditu

Izen-ematea zabalik dago 8 eta 12 urtekoentzat eta plazak mugatuak dira

a.m. - Miércoles, 12 de Mayo de 2010 - Actualizado a las 07:40h

Lasarte-Oria. Lehenengo aldiz, Lasarte-Oriak kirol udalekuak antolatu ditu. Bertan, 8 eta 12 urte bitartean dauden neska-mutil guztiak apuntatu daitezke landuko diren kirol ezberdin guztietan parte hartzeko, kiroldegian edota Michelin gunean. Era berean, jolasak, irteerak eta, eguraldiak lagundu ahala, igerilekuan ongi pasa-tzeko aukera izango dute.

Bi txanda egongo dira:uztailaren 5etik 16ra eta 19tik 30era. Ekimenak, astelehenetik ostiralera, egunero 9.00etatik 13.00etara antolatuko dira. Bazkideen prezioa hamabostaldi bakoitzeko 122 euro izango dira. Plazak mugatuak dira.

Izen-ematea jadanik zabalik dago kiroldegiko bulegoan, astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 12.30era eta 17.00tik 19.00etara. Inskripzioan hurrenkera errespetatuko da.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902