Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Etziko Orioko Artisau Azoka, inoiz baino postu gehiagorekin

kaleetan 42 artisau arituko dira produktuak saltzen eta pilota partidak eta antzerkia ere izango dira

a.l. - Viernes, 7 de Mayo de 2010 - Actualizado a las 07:47h

orio. Jon Redondo alkateak eta Noemi Ostolaza Kultura zinego-tziak aurkeztu zuten aste honetan 18. edizioa beteko duen Artisau Azoka eta ekimenak "inoiz baino postu gehiago" izango dituela jakinarazi zuten. Honela, bizilagun eta bisitariek 42 artisten produktuak ikusteko eta erosteko aukera izango dute igande honetan, 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara.

Herriko kale ezberdinetan jarriko dira postuak eta horietako bost oriotarrak izango dira: Goiko kaleko festa batzordeak haurren-tzako tailerrak antolatuko ditu; Ostargik bere ikastaroetan egindako eskulanak erakutsiko ditu; Farfara elkarteak liburu trukea egingo du; Harribilek jantziak eta osagarriak salduko ditu eta Gurutze Yarza, Orion bizi den hernaniarrak bidezko merkataritza postua jarriko du.

Bestalde, berrikuntza gisa, aurtengo edizioan pilota partidak, 11.30etik aurrera frontoian eta kale antzerkia ere (goiz eta arratsaldez), izango dira.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902