Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias
Goierri-Urola Garaia

Zegamako alemaniarrak

Aizkorri magalean, Zegamatik Otzaurtera bidean dagoen baserri batean, euskaraz hitz egiten dakiten bi emakume alemaniar bizi dira. Zer demontre egiten ote dute bertan?

Testua

Asier Zaldua

Miércoles, 5 de Mayo de 2010 - Actualizado a las 07:45h

Galería Noticia

KAZETARIAREN zereginik garrantzitsuenetakoa gai erakargarriak topa-tzea da. Adi egon beharra dago, gutxien espero den unean eta tokian ageri baitira. Urtarrileko egun hotz batean Gabiriako Baztarrika baserrira joan ginen bertan bizi den Asier Osinalderi elkarrizketa egitera. Oparotasun garaian fabrika utzi eta gaztak egiten hastea erabaki zuen Zumarragako gaztearen istorioa interesgarria iruditu zitzaigun, baina ez genekien berari esker beste bat lortuko genuela. Osinalde bezero ba-tzuekin hitz egiten ari zen. "Begira, hemen duzu beste erreportaje bat: emakume hauek alemaniarrak dira, Zegaman bizi dira eta euskaraz primeran hitz egiten dute". Nola heldu ote dira bi alemaniar hauek Zegamara? Telefonoa eskatu genien eta apirilean deitzeko esan ziguten.

Apirila heldu zen eta agendak alemaniarrari deitzeko garaia zela gogorazi zigun. "Ostegunean etorri, 20.00etan. Gure baserria Zegamatik Otzaurtera bidean dago. Eskuinetara ate berdea duen baserri bat ikusiko duzu: hurrengo bihurgunean behera egiten duen bidea hartu behar duzu". Heldu zen osteguna, hartu genuen autoa, Zegama atzean utzi genuen… baina ate berdea duen baserria ez zen ageri. "Non demontre bizi dira emakume hauek? Aizkorri puntan?". Halako batean azaldu zen ate berdea duen baserria… Behera doan bidea hartu eta Volkswagen markako bi auto ikusi genituen: "Hemen izango da…".

Berehala Heike azaldu zen. Baserria berritzen ari dira eta jada itxura ederra du. Lorategian Anne genuen zain. Garagardoa edaten ari zen (ez ahaztu alemaniarra dela). Dena den, dagoeneko goierritar ukitua du: "Hemendik Aizkorri ikusten da, baina gaur txapela jantzi du", esan zuen.

artisauak

Kaikuak eta xaboia

Alemaniarrei garagardorik ez genuela nahi esan ondoren, galderak egiteari ekin genion. Anne Gragert biologoa da eta 44 urte ditu. Heike Hösterey, berriz, argazkilaria eta kazetaria da eta 43 urte ditu. Azken hau izan zen Euskal Herria ezagutzen lehena: 1991. urtean Nafarroako Sunbilla herrira etorri zen. "25 urtez Alemanian bizi izan zen Iruñeako lagun bat bisitatzera etorri nintzen, baina bizitzak buelta asko ematen ditu eta hemen geldi-tzea erabaki nuen", azaldu zuen.

Anne Gragert Euskal Herriko bertsolari txapelketako finalean izan zen eta "izugarria" iruditu zitzaion

Gazteleraz eta euskaraz hitz egiten ikasi ondoren, aleman eskolak eman zituen. 1993an Anne etorri zen eta kaikuak egiten hasi ziren. "Nik egurrarekin lan egiteko gogoa nuen eta Heikek kaikugile bat ezagutu zuen Sunbillan. Gizon honek irakatsi zigun lanbidea".

Euskaraz hitz egiten, berriz, Donezteben ikasi zuten. Euskal Herrian jaiotako askori ez bezala, bertako hizkuntza ikastea beharrezkoa iruditu zitzaien. "Alemaniara joaten bazara, zer ikasiko duzu? Alemana. Euskara ikasi izanari esker, nik bakarrik utzi behar dut ama-hizkuntza euskaldun batekin hitz egiten dudan bakoi-tzean. Gainera, Zegama bezalako herrietan, euskara jakitea gaztelera jakitea baino askoz ere baliagarriagoa da", azaldu zuen Annek.

Heikek euskaraz hitz egiten ardoari esker ikasi zuela esan zuen, txantxetan. "Diru gutxi nuen eta tabernetan praktikatzen ikasi nuen. Ondoren, euskaltegira eta barnetegira ere joan nintzen". Annek hizkuntza bat ikasteko lotsa galtzea beharrezkoa dela uste du. "Gure-tzat gazteleraz dakitenentzat baino errazagoa da lotsa galtzea, derrigor hanka sartu beharra baitugu: bai gazteleraz eta bai euskaraz".

Jendea euskara ikastera animatu nahi du. "Hizkuntza bat galtzen denean, kultura oso bat galtzen da". Gainera, euskaraz hitz egiten ikasi izanak euskal kulturaz gozatzeko aukera eskaini die. "Bertsolari txapelketako finalean izan nintzen eta izugarria iruditu zitzaidan. 14.000 lagun bertsoak entzuteko elkartzea pasada bat da! Futbolak bakarrik biltzen du horrenbeste jende!".

Noizean behin zalaparta ondo dago, baina egunerokorako lasaitasuna nahiago dute: lehen Sunbillan bizi ziren eta egun Zegaman. "Baserri baten bila genbiltzan eta Aristi Zaharrera etorri ginen. Ia erorita zegoen, baina egun hartan Aizkorrik txapela erantzita zuen eta hemen gelditzea erabaki genuen". Egun, kaikuez gain, xaboi naturala egiten dute. "Kaikuak saltzea zaila da eta, Annek laborategi batean lan egin zuenez, xaboia egiten hasi ginen".

Anne Euskal Herriko artisautza tradizionala sustatzen duen elkarteko Gipuzkoako lehendakariordea da. Erabat integratuta daude, beraz. Hala, printzipioz, luzaroan Zegaman gelditzeko asmoa dute. "Toki polita da eta oso kontent gaude. Gainera, hemen horrenbeste urte igaro ondoren, Alemanian kanpotarrak gara jada".

Nahiz eta heldu zirenean zenbait gauza deigarriak iruditu zi-tzaizkien, sagardotegietako txuleten tamaina eta herri bazkariak adibidez, dagoeneko euskaldun peto-petoak dira. Dena den, hala behar du gainera, ez dute euren jatorria ezkutatzen: baserrian alemaniar estiloko beheko sua dute eta garagardoa gustuko dute. Hori dela eta, hipermerkatuetan saltzen duten garagardo merkea bi alemaniarren mahai gainean ikusteak harritu egin gintuen. Heikek ez zuen lotsagarri gelditu nahi eta berehala eman zuen azalpena. "Nire jaioterriko garagardoa bezalakorik ez dago eta joaten naizenean hura edateko irrikatan izaten naiz. Hemen bata edo bestea erostea berdin zaigu, guztiak antzerakoak baitira".

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902