Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa Grupo Noticias

Liburua udazkenean aurkeztuko da itsasondon

Gurutz Sarasolari buruz esan den guztia eta bere poemak biltzen ditu

a.z. - Jueves, 29 de Abril de 2010 - Actualizado a las 07:40h

itsasondo. Alvaro Rabellik udazkenean aurkeztuko du Gurutz Sarasola Lotsatiri buruzko liburua. Bertan biografia eta poetaz esan den guztia bildu ditu. Gainera, olerkiak aztertu ditu eta garai hartako giroan kokatu ditu.

Idazlearen ustez, Itsasondoko poetaren lana pizkunde garaiko olerkigintza ondo ulertzeko eta dauden hutsuneak betetzeko garrantzitsua da. "Lotsati idazle handien irakurle gisa ere ikusi beharko genuke. Idazleak irlak zirela dirudi, inork ez zituela irakurtzen. Ez da horrela: euren lanak ezagunak ziren eta kritikoak eta irakurleak zeuden".

Liburuaren azken zatian idazleak itsasondoarraren lanak jaso ditu eta bere hizkuntza aztertu du. "Sabinoren jarraitzailea bazen ere, hizkera herrikoia erabiltzen du. Horretan Aitzolen eragina nabari zaio", azaldu du.

votos comentarios

(?)

Herramientas de Contenido


Cargando comentarios...

Gracias por su comentario

Publicidad

  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902