Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
etako kide
izateagatik atxilotu zuten idazleak, ospitale kartzelan kokatu du mikel presoaren historia
sara etxart - Viernes, 23 de Abril de 2010 - Actualizado a las 07:41h
votos
comentarios
Vista:
Donostia. ETAko kidea izateagatik 2004. urtean atxilotu zuten Mikel Anzak Ospitalekoak lehen eleberria kaleratu berri du Susa argitaletxearen babesarekin. 1961ean Donostian jaioa, Josu Landarekin batera, Susaren sortzailetariko bat izan zen. "Narraziorako joera ez ezik, an- tzerkiarin ere lotura estua izandakoa da Anza", azaldu zuen Gorka Arrese editoreak. Besteak beste, Lehen bilduma (1985), Beteluko balnearioko mirakuluia eta Odolaren usaina (1987) lanak idatzi ditu.
Ospitalekoak nobela lehen pertsonan dago idatzia. Mikel protagonista, kartzela ospitale batean dagoen presoa, bere neskalagunari aurki-tzen den egoera makurrera nola iritsi den kontatzen dio. Kartzelako patioan zegoela, eskuin eskuko hezur bat apurtu eta ondo sendatu ez denez, ospitalera eramaten dute. Gauzak "modu bitxian konplikatzen dira eta gurpildun ahulki batean bukatuko du gerritik behera ezindua", adierazi zuen Arrresek. Bere sentierak, gogoetak eta oroitzapenen bidez, egoera makur horretara iritsi arte gertakariak zeintzuk izan diren azalduko ditu. "Ezustekoen kate luze bat kontatuko du", argitu zuen.
Editore lanetan ere ibili den Josu Landak, "liburu eder baten aurrean gaudela" azaldu zuen. "Anza idazle bezela definitu beharko banu, fikzioaren maitale dela esango nuke" aitortu zuen. "Errealismo gordineko liburua dela eman dezake baina fikzioaren eragin izugarria du", argitu zuen.
Eleberri intimistatik "zerbait ere badu", baina aipatutako faktoreei esker, gertaera edo intriga kate bat azaltzen du lanean", argitu zuen. "Tristea edo drama bat dela dirudi dezakeen arren, ez da horrela, humorez zipriztindutako lana da", azaldu zuen. Anzak atxilotua dagoen Fresnes espetxetik idatzi du hiru urtetan burututako Ospitalekoak eleberria.
Gracias por su comentario
Publicidad
10:39
08:47
08:43
05:27
05:27
05:27
Publicidad
La ceniza de un volcán islandés siembra el caos en el tráfico aéreo europeo
El espacio aéreo británico continuará cerrado hasta mañana
Francia cierra 24 aeropuertos, incluidos los de París
Publicidad