Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
* Getariako zinegotziak, Aintzane Ezenarro eta Eneko Alegria - Viernes, 16 de Abril de 2010 - Actualizado a las 07:41h
votos
comentarios
-
Aurrekontuen gaineko eztabaidan Aralarrek (eta baita ANVk) egindako kritiketako bat izan zen onartezina deritzogula Getaria bezalako herri txiki batean, duen aurrekontu murritzarekin, bi liberazio politiko izatea: alkate eta alkateordearena. Datu hau ageriko egiteak eragiten duen ezinegonak bultzatuta, alkateak deskalifikazio pertsonalarekin erantzun du, oposizioko zinegotzi baten dimisioa eskatuz. Eta bere maila politikoa zein den erakusten du erantzuna, Plenoan isilik geratu eta gero, hamar egun beranduago, komunikabideen bidez egiten duenean.
Konparaketak ez dira "koldarrak eta zikinak", baina gorrotagarriak izan daitezke ondoko errealitatea agertarazten dutelako: Getariak 2.500 biztanle dituela eta ez dagoela Gipuzkoa osoan gurea bezalako herririk bi liberazio politiko dituenik. Oposizioaren lana da, besteak beste, agerian jartzea gure ustez diru publikoarekin egiten diren gehiegikeriak. Alkate honek, aldiz, kritika politikoak jasotzeko inolako kapazidaderik ez duela erakusten du behin eta berriz, eta berehalakoan beti deskalifikazio pertsonalekin erantzuten du. Gure kasuan ez da lehenengo aldia, baina jokabide hau ez du gurekin bakarrik izan.
Datuak oso argiak dira eta aurrekontuetan jasota daude. Bi liberazio izateak kostu jakin bat eragiten du gure herrian. Aurtengo aurrekontuetan: 126.740 euro. Bide batez, argitara emango dugu gainontzeko zinegotziok gure jardunagatik jasotzen duguna: aurreko urtean Aralarrekook 3.240 euro, EAJkoek 9.720. Eta gure kasuan diru hori guztia taldearentzat izaten da.
Aralar batzorde eta pleno guztietan presente dago -behin ez da Aralarren ordezkaririk izan plenoan ordutegi arazo bat tarteko-, nahiz eta Udaleko arduradunen jokabideagatik -azken orduko deialdiak eta aldaketak- lan hori ere gero eta gehiago zailtzen den, herriko kontu guztien kontrol zorrotza eta proposamenak eginez. Emandako konfidantzari lanarekin erantzuten diogu. Geure alderdia nola antolatzen dugun gure kontua da.
Kritika politiko horri erantzuteko, zinegotzi batek beste erakunde batean duen soldataren kontua erabiltzeak argumenturik eza erakusten du. Dena den, ez dugu inolako arazorik gardentasunez ari-tzeko. Kontu hauek nahi dituenak eskura ditu:
- Aralarrek lau liberatu politiko dituela Legebiltzarrean, bai, lau legebiltzarkide. Eta EAJk 30, 30 legebiltzarkide. 75 legebiltzarkideek liberazioa dutelako, alderdi guztietakoek. Hori kuestionatzen hasi nahi baldin badu egin dezake, noski, baina egitekotan bere alderdian hasi beharko luke. EAJ eta Aralarreko legebiltzarkideon artean dagoen diferentzia da guk gure soldataren zati handiagoa ematen diogula alderdiari, legeak ahalbidetzen duen maximoa.
- Finikitoa aipatu du alkateak. Finikitorik ez da kobratzen Legebiltzarrean eta, beraz, hizketan hasi aurretik, alkate den heinean tentuz jokatu eta gehiago informatu, mesedez. Kobratzen dena da legealdi bat bukatu eta bestea hasi bitarteko bi hilabete inguruko tartea.
Herriari euro bat bera ere ez diogula ekarri legebiltzarkide naizenetik. Lehenengo eta behin erakusten du demokraziaren ikuspegi klientelista oso irristakorrean mugitzen dela. Gobernuetan eta legebiltzarretan zertarako gaude, norberaren herria sustatzeko, edo erkidego osoaren ikuspegitik lan egiteko? Baina ez hori bakarrik: erabateko ezjakintasun ariketa batean Legebiltzarra eta Gobernua nahasten ditu alkateak. Legebiltzarrean, bere izenak dion bezala, legeak egiten dira, ez kudeaketa. Kudeaketa gobernuak egiten du, eta aspaldiko urteetan gobernua EAJk zuen, beraz, sarbide zuzenagoa zuten beraiek oposizioko talde batek baino.
Baina herriari dirutan egindako ekarpenak medio, bi adibide garbi jarriko ditut:
- Sahatsaga goiko etxebizitzengatik Udala eraikitzaileak eskainitako 30.016 euro jasotzeko prest zegoen. Aralarrek batzorde batean eskatutako txosten bati esker 951.000ra pasa zen.
- Balentziaga museoaren irregulartasunak ageriko eginik, euro asko joan behar ez ziren lekura joatea eragotzi genuen. Udal gobernuak ez zuen ezer egin, gertatzen ari zen dena begi onez ikusten bai-tzuen. Alkatea orduan Kultura zinegotzia zen eta guk esan arte ez zuen jakin zer gertatzen ari zen. Hori al da lana ongi egitea eta herritarrei zor zaien errespetua?
Madrilgo diru-laguntzen auzia, erdizka kontatzen duen beste kontu bat. Guk ez genuen laguntzen aurka egin, guk salatu genuena da Plenora bozkatzeko ekarri ziren proiektuak momentuan eman zi-tzaizkigula, eta eskatzen ari zitzaigula bozka ematea ezagutzen ez genituen proiektu batzuen gainean! Kontuan izan behar da bazegoela erabakia hartzeko epea luzatzea eta hala eskatu genuela. Seguru nago, jokabide hau ez dela ematen Euskal Herriko beste inongo udaletxetan. Getarian, ordea, ohikoa da.
Ekarpenik ez dugula egiten. Plenoetan egon den edonork ikusi du hori ez dela horrela. Besteak beste, aurrekontuen proiektua hobetzeko hainbat ekarpen egin genituen: haurrentzako parke estalia egitea, liburutegiko zerbitzua hobetzeko baliabideak jartzea… Oposizio lan hau, alkate horren hitzetan, "modu zikinean" aritzea da.
Baina onena amaiera da. Gehiengo absolutuarekin gobernatzen ari den alkateak bere oposizioko zinegotzi baten dimisioa eskatzen du, paperak erabat nahastuz: kontrolatua izan behar duenak (gobernu buruak) kontrolatzailearen (oposizioaren) dimisioa eskatzen du. Hau bai ez dela ikusi inon!
Herritarrei zor diegun begirune eta errespetuagatik hitza ematen dugu gure lana egiten jarraituko dugula: gehiegikeriak salatuz, beharrei aurre egiteko proposamenak eginez. Nahiz eta horren ondorioz batzuk urduri jarri, gutxieneko maila politikoa galdu eta deskalifikazioak jasan behar baditugu ere.
Gracias por su comentario
Publicidad
11:21
10:28
09:46
08:51
08:19
05:28
Publicidad
La ceniza de un volcán islandés siembra el caos en el tráfico aéreo europeo
El espacio aéreo británico continuará cerrado hasta mañana
Francia cierra 24 aeropuertos, incluidos los de París
Publicidad