Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Testua
Asier Zalduaargazkia
Urretxuko UdalaMiércoles, 7 de Abril de 2010 - Actualizado a las 07:41h
votos
comentarios
Vista:
INTERNETI esker udal guztiek euren lanaren berri eman diezaiekete herritarrei. Baina garai batean ez zen horren erraza eurengana heltzea. Urretxuko Udala aitzindarietako bat izan zen zeregin horretan. Horretarako Kaixo aldizkaria sortu zuen duela 30 urte. Dagoeneko 100 ale argitaratu dira. Udalak 100 aldiz esan die "kaixo" herritarrei.
Kaixo Udal aldizkaria 1979an sortu zen, urte hartan bertan zinego-tzi lanetan hasi ziren Jose Luis Garmendia eta Jose Mari Lasaren ekimenez. Garmendia eta Lasa maia-tzean hasi ziren udaletxean lanean eta abendurako Kaixo aldizkariaren lehen alea kaleratzea lortu zuten. Euren asmoa jendeari udaletxean egiten zenaren berri ematea eta herriko kultur jarduera jorratzea zen. Guztiek herrian egiten ziren gauza guztien berri izatea nahi zuten.
Horretarako, herritarrek eta elkarteek aldizkarian parte hartzea beharrezkoa zen eta denek ondo erantzun zuten. Baliabide tekniko eta ekonomiko faltak eta aldizkariaren filosofiak berak bultzaturik, Kaixo hasieratik bukaerara auzolanean egiten zen. Testuak udaleko batzorde buruek eta idaztea gustuko zuten herritarrek idazten zituzten. Aldizkariak batzorde guztietako informazioa eta herritarren kolaborazioak biltzen zituen: pasadizoak, kirol albisteak, jaiotzak eta heriotzak, herriko historia...
Garai hartan ordenadorerik ez zegoenez, testuak eskuz idazten zituzten. Gero, boluntario talde batek testu horiek idazmakinaz idazten zituen, orri guztiak multikopistatik pasatzen ziren eta orriak ordenan jarri eta josi egiten ziren. Bukatzeko, aldizkariak herriko postontzi guztietan sartu behar ziren. Lan bakoitzerako boluntario talde bat zuten. Lehen garai haietan, argazkiak sartzerik ez zutenez, marrazkilari taldea ere bazuten.
Sortzaileen asmoa Kaixo bi hilean behin ateratzea zen, baina hiru edo lau hilean behin kaleratu da gehienetan. Aletik alera, aldizkaria alda-tzen joan da. Saltorik nagusiena inprimategian inprimatzen hastearekin batera eman zen. Aldizkariak itxura txukunagoa hartu zuen eta kolaboratzaileen lana erraztu egin zen; baina baita gastua igo ere bai. Argazkiak aurrekontuak horretarako adina ematen zuenean soilik sartzen zituzten.
Urteen poderioz lan egiteko modua ere aldatu da. Garai batean boluntario taldeek aldizkaria hasieratik bukaerara egiten bazuten, egun hamar bat laguneko lantaldea gaiak aukeratzeaz eta testuak idazteaz arduratzen da eta maketazioa eta inprimaketa profesionalen esku uzten dute.
Gracias por su comentario
Publicidad
17:34
17:32
17:23
16:32
13:35
13:05
Publicidad
Publicidad