Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Iparraldeko hamar ikerlari gazteri diru laguntzak eman dizkiete Sarako biltzarrean
J.O. - Martes, 6 de Abril de 2010 - Actualizado a las 07:39h
votos
comentarios
Sara. Urtero bezala, aurten ere, Sarako Biltzarra izan da Eusko Ikaskuntzak ikerlari gazteei bekak emateko baliatu duen aukera. Hamar ikerlari gaztek jaso dituzte aurten Eusko Ikaskuntzaren diru laguntzak. Michael Altzibarrek Daniel Landarten Bai ala ez eta Ama antzerkien analisi kritikoa egin ahal izango du beka horri esker. Maialen Hegi-Luku ikasleak Hiru anaiak ipuinaren barianteen azterketa egingo du.
Maider Bedaxagarrek ergatibitatea eta euskarari buruzko lan bat egingo du. Linguistikari buruzko beste zenbait lan ere lagunduko ditu Eusko Ikaskuntzak. Maitena Duhaldek Azkaineko euskara ikertuko du. Olivia Olaizolak Biriatuko euskararen azterketa dialektologikoa egingo du.
Isabelle Duguine irakaskuntza elebidunari buruzko tesia lantzen ari da: Hizkuntzak ikastea eta elebitasun goiztiarra du gaia. Eneritz Zabaletak ere hizkuntzaren arlo politikoa aipatuko du, eskualde hizkuntzak, politika publikoak eta Frantziako koadro juridikoa aztertuko baititu.
Pablo Martikorena eta Valérie Steunou sail antropologikoagoetan sartuko dira. Lehenak Pirinio mendebaldeko artzainen populazioa eta aizkora leunduak aztertuko ditu. Bigarrenak Pirinio mendebaldeko arkitektura gotiko berankorraren ezaugarri artistikoak landuko ditu. Azkenik, Joanes Etxebarriak beka bat eskuratu du 2010eko Xahakoa pastorala bideoz grabatu ahal izateko.
Gracias por su comentario
Publicidad
05:27
05:27
05:27
05:27
05:27
05:27
Publicidad
Publicidad